FUNTSA A147 – ANTONIO GONZALO ESNAL
Antonio Gonzalo Esnal-ek (1910-1987) jazbanetarako musika herrikoien autorea izan zen, slow, pasodoble, bolero edo zortziko generoetan.
Funtsean Antonio Gonzalo Esnalen musika ekoizpena biltzen da, eskuidatzitako 32 partiturez osatua,50. hamarkadan inprimatutako 5 partitura, eta musikarekin erlazionatutako dokumentazio administratiboa.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A147
- Izenburua: Antonio Gonzalo Esnal
- Datak: 1948 – 1959
- Tamaina eta euskarria: 0,30 cm (kutxa 1, 41 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Gonzalo Esnal, Antonio (1910-1987)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Antonio Gonzalo Esnal 1910eko otsailaren 5ean Donostian jaio zen. Modesta Pastor eta Luis Urteagarekin musika ikasi zuen. 1987ko uztailaren 7an Donostian zendu zen.
- Historia artxibistikoa: Funtsa sendiaren Donostiako egoitzan gordetzen zen.
- Sarrerari buruzko datuak: 2008an Fernando Gonzalo Azpeitiak, Antonio Gonzaloren semeak, funtsa Eresbilera dohaintzan eman zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean Antonio Gonzalo Esnalen musika ekoizpena biltzen da, eskuidatzitako 32 partiturez osatua,50. hamarkadan inprimatutako 5 partitura, eta musikarekin erlazionatutako dokumentazio administratiboa.
- Antolamentua:
Eskuidatzitako partiturak
Inprimatutako partiturak
Dokumentazio pertsonala - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2008an Jon Ander Eizagirrek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Antonio Gonzalo Esnal (1910-1987)
- Lekuak: Donostia
- Gaiak: Herri-musika / Pasodobleak / Saloirako musika