José Luis Portugal

(1925-2007)

Félix Lavilla-ren Opari osasungarri

MUSIKA ERLIJIOSOA

San Sebastián, Pedro Ugalde-ren abesti-boleroa (1950)

AHOTS MUSIKA

FUNTSA A145 – José Luis Portugal 


 

José Luis Portugal-ek (1925-2007) Donostiako Easo Abesbatzan batez ere, baritono gisa garatu zuen bere musika zaletasuna kantugintzari dagokionean. Era berean, Donostiako hainbat parrokietan laguntzen zuen parrokiako kantari bezala.
Funtsean José Luis Portugal-ek berak kopiatutako partitura multzoa biltzen da, erlijio funtziotarako batez ere.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A145
  • Izenburua: José Luis Portugal
  • Datak: ca. 1960 – ca. 2000
  • Tamaina eta euskarria: 0,12 m.

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Portugal, José Luis (1925-2007)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Donostiako Easo Abesbatzan parte hartu zuen eta Donostiako hainbat parrokietan laguntzen zuen parrokiako kantari bezala. 2007ko martxoaren 8an zendu zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Xabier Portugalek, José Luis Portugalen semeak, funtsa dohaintzan eman zuen eta 2008tik aurrera poliki poliki Eresbilera ekartzen hasi zen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: José Luis Portugalek berak kopiatutako partitura multzoa biltzen da, erlijio funtziotarako batez ere.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Funtsaren inbentarioa egin arte ezin da kontsultatu.
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Bibliografía:
    • MUJIKA, José Antonio. “José Luis Portugal, bizitza guztian kantari”. Oarso, 2008, 222-224 or.

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Musika erlijiosoa / Koru musika