Mis canciones (1977)

ALFREDO DONNAY

Canción a la madre, melodía de A. Donnay

MÚSICA POPULAR

Canciones de A. Donnay (1984)

CANCIONEROS

FUNTSA A143 – Alfredo DONNAY


 

Alfredo Donnay (1894-1986) Gasteizko musikaria zen, eta 1975ean “Urrezko Zeledon” eman zioten, bizitza osoan zehar bere jaioterriari buruz sortu izan zituen abesti eta testuengatik.
Funtsean Arabako abestien kantutegia jasotzen da bai eta soinu grabazioak ere eta musikagilearen argazki ugari. Gasteizko Udalarekin, Arabako Aldundiarekin eta SGAErekin elkarbanatutako gutun ugari jasotzen dira, bai eta prentsa zatiak eta berari buruz aldizkari ezberdinetan jasotako artikuluak eta programak. Aipagarriak dira, era berean, hainbat CD eta DVD dokumentazio ezberdinarekin, prentsa zatiekin eta artikuluekin.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

. Erreferentzi-kodea: ES RE A143

. Izenburua: Alfredo Donnay

. Datak: 1930 – 2007

. Tamaina eta euskarria: 0,15 m (kutxa 1, ca. 42 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

. Sortzailearen izena: Donnay, Alfredo (1894-1986)

. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Alfredo Donnay 1894ko urtarrilaren 21ean jaio zen Gasteizen. 17 urterekin Argentinara bidaiatu zuen eta bertan 2 urtez bizi izan zen. Itzultzerakoan, 1915ean Ágeda Monreal Martínez-ekin ezkondu zen. 1918an Gasteizko Konpartsen doinua eta letra konposatzen hasi zen, gerrate zibila arte erabiliak izan zirenak. Orfeón Vitorianoko abeslari izan zen eta “La Armonía” abesbatza sortu zuen, bere abestiak jakitera eman zituenak, 1938an Radio Vitorian debutatu zuen. 1952an lanagatik Logroñora lekualdatu zen eta “Los Venancios” Abesbatza sortu zuen. Gasteizera itzultzean bere jaioterriari lortutako hamaika melodia eta testu idatzi zituen . 1975ean “Urrezko Zeledoi” eman zioten. 1986ko martxoaren 1ean hil zen, 92 urterekin, Gasteizko “Nuestras Señoras de las Nieves” Erresidentzian.

. Sarrerari buruzko datuak: 2007an Ascensión Donnayk, musikagilearen alabak dohaintzan eman zion Eresbili.

EDUKIA ETA EGITURA

. Garrantzia eta edukia: Funtsean Arabako abestien kantutegia jasotzen da bai eta soinu grabazioak ere eta musikagilearen argazki ugari. Gasteizko Udalarekin, Arabako Aldundiarekin eta SGAErekin elkarbanatutako gutun ugari jasotzen dira, bai eta prentsa zatiak eta berari buruz aldizkari ezberdinetan jasotako artikuluak eta programak. Aipagarriak dira, era berean, hainbat CD eta DVD dokumentazio zberdinarekin, prentsa zatiekin eta artikuluekin.

. Antolamentua:
Funtsa honako ataletan antolatzen da:
A. Partiturak
B. Kantutegiak
C. Soinu grabazioak
D. Idatziak
E. Argazkiak
F. Dokumentazio pertsonala
G. Prentsa
H. Aldizkariak
I. Programak
J. CD-ROM / DVD

. Eskuratzekoak: 2011ko ekainean sarrera berriak egon ziren.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea

. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik

. Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera eta euskara

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

. Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Zenbait argazki eta dokumentu original, bere alabaren etxean jarraitzen dute (2011).

DESKRIBAPENAREN KONTROLA

. Deskribapen(ar)en data(k): 2009ko apirilak 21ean Mark Barnések egindako deskribapena.