FUNTSA A140 – José Urquijo Respaldiza
José Urquijo Respaldizak (1916-2005) musika irakasle eta musika kritikari moduan garatu zuen bere ibilbide profesionala. Akordeoi zalea, Asociación Española de Acordeonistas sortzen lagundu zuen. “Ritmo” (1945etik aurrera) eta “Strumenti&Musica” aldizkarietan artikuluak eta kritikak idatzi izan ditu.
Funtsean Ritmo aldizkariko dokumentazioa aurkitzen da bai eta Bilbao aldizkariko zenbakiak. Era berean partiturak, metodoak eta akordeoiarekin erlazionatutako dokumentazioa aurki daiteke.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A140
- Izenburua: José Urquijo Respaldiza
- Datak: ca. 1930 – 1998
- Tamaina eta euskarria: 0,43 m
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Urquijo Respaldiza, José (Bilbao, 1916-2005)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: José Urquijo Respaldiza 1916ko martxoaren 31an jaio zen Bilbon. Musikako irakaslea, kazetaria eta musika kritikaria izan zen. Solfeo, piano eta harmonia Aragüés, Isasi, Guridi, Arregui eta Clara Bernal-ekin ikasi zituen. Bere ikasketak Frantzian areagotu zituen Sandoval eta Gazave-rekin eta Italian Farina eta Casagrande-rekin. Musika irakaslea izan zen eta hizlari moduan hitzaldi ugari eman zituen. Akordeoi zalea izanik, Asociación Española de Acordeonistas sortzen lagundu zuen.
Correo Español eta 1945tik aurrera Ritmo aldizkarietako musika kritikaria izan zen, bai eta “Strumenti&Musica”-koa.
2005eko apirilaren 26an Bilbon zendu zen - Sarrerari buruzko datuak: 2007ko otsailean Luis Gainzak José Urquijo Respaldizarenak ziren dokumentu multzo bat dohaintzan eman zituen, “Ritmo” aldizkarikoak hain zuzen ere.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Ritmo aldizkariarekin erlazionatutako dokumentazioa: kronikak, esku-idatziak eta aldizkari zenbakiak. Bilbao aldizkariko zenbakiak.
Partiturak, metodoak eta akordeoiari buruzko dokumentazioa - Antolamentua:
A. Gutunak
B. Programak – Dokumentazioa
C. Biblioteka -Partiturak
D. Aldizkariak eta katalgokoak
E. Dokumentazio pertsonala
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gaztelera
- Deskribapenerako baliabideak: 2009an egin zen katalogo informatikoa File-Maker-en
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: José Urquijo Respaldiza (1916-2005)
- Lekuak: Bilbao
- Gaiak: Akordeoirako musika / Musika didaktika