FUNTSA A140 – José Urquijo Respaldiza
José  Urquijo  Respaldizak  (1916-2005)  musika  irakasle  eta  musika  kritikari  moduan  garatu  zuen  bere  ibilbide  profesionala.  Akordeoi  zalea,  Asociación  Española  de  Acordeonistas  sortzen  lagundu  zuen.  “Ritmo”  (1945etik  aurrera)  eta  “Strumenti&Musica”  aldizkarietan  artikuluak  eta  kritikak  idatzi  izan  ditu.
Funtsean  Ritmo  aldizkariko  dokumentazioa  aurkitzen  da  bai  eta  Bilbao  aldizkariko  zenbakiak.  Era  berean  partiturak,  metodoak  eta  akordeoiarekin  erlazionatutako  dokumentazioa  aurki  daiteke.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A140
- Izenburua: José Urquijo Respaldiza
- Datak: ca. 1930 – 1998
- Tamaina eta euskarria: 0,43 m
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Urquijo Respaldiza, José (Bilbao, 1916-2005)
- Korporazioaren  historia  /  Datu  biografikoak:  José  Urquijo  Respaldiza  1916ko  martxoaren  31an  jaio  zen  Bilbon.  Musikako  irakaslea,  kazetaria  eta  musika  kritikaria  izan  zen.  Solfeo,  piano  eta  harmonia  Aragüés,  Isasi,  Guridi,  Arregui  eta  Clara  Bernal-ekin  ikasi  zituen.  Bere  ikasketak  Frantzian  areagotu  zituen  Sandoval  eta  Gazave-rekin  eta  Italian  Farina  eta  Casagrande-rekin.  Musika  irakaslea  izan  zen  eta  hizlari  moduan  hitzaldi  ugari  eman  zituen.  Akordeoi  zalea  izanik,  Asociación  Española  de  Acordeonistas  sortzen  lagundu  zuen.
 Correo Español eta 1945tik aurrera Ritmo aldizkarietako musika kritikaria izan zen, bai eta “Strumenti&Musica”-koa.
 2005eko apirilaren 26an Bilbon zendu zen
- Sarrerari buruzko datuak: 2007ko otsailean Luis Gainzak José Urquijo Respaldizarenak ziren dokumentu multzo bat dohaintzan eman zituen, “Ritmo” aldizkarikoak hain zuzen ere.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia  eta  edukia:  Ritmo  aldizkariarekin  erlazionatutako  dokumentazioa:  kronikak,  esku-idatziak  eta  aldizkari  zenbakiak.  Bilbao  aldizkariko  zenbakiak.
 Partiturak, metodoak eta akordeoiari buruzko dokumentazioa
- Antolamentua:
A.  Gutunak
B.  Programak  –  Dokumentazioa
C.  Biblioteka  -Partiturak
D.  Aldizkariak  eta  katalgokoak
E.  Dokumentazio  pertsonala
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gaztelera
- Deskribapenerako baliabideak: 2009an egin zen katalogo informatikoa File-Maker-en
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: José Urquijo Respaldiza (1916-2005)
- Lekuak: Bilbao
- Gaiak: Akordeoirako musika / Musika didaktika
 
					


