Esteban Elizondo

CLAVIS, organoari eskainitako zenb. (2005)

Biblioteka

Messe pour les paroisses, François Couperin

Organorako partiturak

VIIe. Concours International d’Orgue de la Ville de Biarritz (2005)

Programak

FUNTSA A138 – ESTEBAN ELIZONDO


 

Esteban Elizondok (1945-) Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen eta bertako zuzendaria izan zen, bai eta organoko katedraduna 2006an jubilatu zen arte. Hainbat orkestrekin bakarlari bezala aritu izan de eta hainbat disko grabatu ditu. 2002an Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia eta Zientzietako doktoregoa eskuratu zuen “La organería romántica en el País Vasco y Navarra (1856-1940)” tesiarekin.
Funtsean bere musika liburutegiaren zati bat jasotzen da, batez ere organoarekin erlazionatutako partitura, liburu, programa eta soinu grabazioaz osatua dagoena.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A138
  • Izenburua: Esteban Elizondo
  • Datak: 1906 – 2006
  • Tamaina eta euskarria: 3,80 m.

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Elizondo, Esteban (1945- )
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Esteban Elizondok (1945-) Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen eta bertako zuzendaria izan zen, bai eta organoko katedraduna 2006an jubilatu zen arte. Hainbat orkestrekin bakarlari bezala aritu izan de eta hainbat disko grabatu ditu. 2002an Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia eta Zientzietako doktoregoa eskuratu zuen “La organería romántica en el País Vasco y Navarra (1856-1940)” tesiarekin.
  • Historia artxibistikoa: Esteban Elizondok organista eta Donostiako Kontserbatorioan irakasle bezala sortu eta jasotako dokumentazioa.
  • Sarrerari buruzko datuak: Leku arazoak zirela eta, Esteban Elizondok 2006an erretiroa hartu ostean, bere musika liburutegiaren zati bat Eresbilen utzi zuen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Organoarekin erlazionatutako partitura, liburu, programa eta soinu grabazioaz osatua dago.
  • Antolamentua:
    A. Dokumentazioa
    B. Liburutegia
    C. Partiturak
    D. Ikus-entzunezko grabazioak
    DA- 33 b/m diskoak
    DB – 45 b/m diskoak
    DC – Disko konpaktuak
    DD – Zinta karreteak
    DE – Kasetak
    DF – Bideoak
    E. Programak
    F. Material Grafikoa
  • Eskuratzekoak: Sarrera berriak egon daitezke

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: 2010ean Mar Boshc-ek, Jaione Landabereak, Beatriz Balerdik eta Vanessa Iturricastillok egin zuten katalogoa File-Maker-en.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Egun Esteban Elizondok organista moduan eta organoari buruz idazten aktiboki lanean jarraitzen duenez, musika liburutegiaren zati handi bat berak gordetzen du.

 GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Donostia
  • Gaiak: Organoa / Organorako musika / Musika liburutegia / Soinu grabazioak