Javier Solaun

(1928- )

Juan de Castro-ren Dictionnaire de l’organiste

JUAN DE CASTRO-REN DOKUMENTAZIOA

Izaro, Francisco José López-en Zortzikoa

F. J. LÓPEZ-EN LAN MUSIKALAK

A. Borodine-ren Deux parties de la 3me. Symphonie inachevée (Leipzig, 1889)

PIANORAKO MURRIZKETAK

Amaya operaren argumentua

LIBRETOAK ETA ARGUMENTUAK

Opéra Russe à Paris (1930)

PROGRAMAK

FUNTSA A136 – Javier Solaun


 

Javier Solaun abeslariak bildu zituen musika funtsez osatutako bilduma, bai eta berea eta sendiaren musika liburutegia. Funtsean Juan de Castro teorikoak organoari buruz idatzi zituen eskuidatzitako liburuak aurki daitezke (La Rioja, 1818-Roma, 1890); Gerardo Butrón eta Francisco José López-en (Bermeo, 1872-?) konposizio originalak daude; eta Ricardo Isasik (Andrés Isasi musikagilearen anaia) egindako marrazkiak ere jasotzen dira.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A136
  • Izenburua: Javier Solaun
  • Datak: 1872 – 1994
  • Tamaina eta euskarria: 1,50 m (5 kutxa)

TESTUINGURUA

  • Nombre del productor: Solaun, Javier de; Solaun Familia
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Javier de Solaun 1928an Getxon (Bizkaia), jaio zen musikarekiko zaletasun handia zuen sendi baten baitan. Batxilergo eta industri ingeniaritza ikasketak Bilboko kontserbatorioan egin zituen pianoko ikasketekin uztartu zituen.
    Pianista bezala hasi zenean ganberako laguntzailea izaten zen, abeslariekin nagusiki. Kantua Aurora Abásolo-rekin ikasi zuen, eta bere teknika Rosa Fernandez-ekin Madrilen hobetu zuen.
    Lied eta oratorioan oinarritu zen.
    Interpretazio mailan izandako ibilbide oparo eta luzeaz gain, Javier Solaun-ek Andrés Isasiren obra ikertu eta bildu du.
  • Historia artxibistikoa: Sendiaren dokumentazioa eta Javier Solaunek beste musikagileei buruz jasotakoa.
  • Sarrerari buruzko datuak: Javier Solaunek egindako dohaintza. 2006an Francisco José López, Gerardo Butrón eta Juan de Castrori buruzko dokumentazioa utzi zue, bai eta Ricardo Isasiren marrazkiak ere. 2014an sendiaren musika liburutegia utzi zuen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Javier Solaun abeslariak bildu zituen musika funtsez osatutako bilduma, bai eta berea eta sendiaren musika liburutegia. Funtsean Juan de Castro teorikoak organoari buruz idatzi zituen eskuidatzitako liburuak aurki daitezke (La Rioja, 1818-Roma, 1890); Gerardo Butrón eta Francisco José López-en (Bermeo, 1872-?) konposizio originalak daude; eta Ricardo Isasik (Andrés Isasi musikagilearen anaia) egindako marrazkiak ere jasotzen dira.
  • Antolamentua:

A. Ricardo Isasi
B. Francisco José López
C. Gerardo Butrón
D. Juan de Castro
E. Solaun Sendia: Partitura orokorrak; Pianoa bi eskutara; Piano lau eskutara; Liburuak; Musika arina eta zarzuela; Kantua eta pianoa; Ikerketak eta albumak; piano murrizketak.

  • Eskuratzekoak: 2014ko otsailaren 12an dokumentu berriak sartu ziren.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera, alemana, euskara eta latina
  • Deskribapenerako baliabideak: 2007an Mark Barnések A, B, C eta D atalen inbentario informatikoa egin zuen.

DOCUMENTACIÓN RELACIONADA

  • Bibliografía:
    • DULÍN ÍÑIGUEZ, Ana. “Juan de Castro”. Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Madrid: SGAE, 1999. 3. Bol. 405-406 or.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Juan José de Castro (1818-1890) / Gerardo Butrón / Francisco José López (1872- ) / Ricardo Isasi
  • Lekuak: Las Arenas – Getxo
  • Gaiak: Pianorako musika / Ahots eta pianorako musika / Organoa