Pepita Jimenez (Opera)

Columbia, 1967

New music from Australia

Odyssey, ca. 1960

Georgii Vasilevich Sviridov

CBS, 1977

The Rejtos

Orion, 1972

Música clásica china

Fung Hang Records, [ca. 1960]

FUNTSA A135 – ELÍAS SAN MILLÁN


 

Elías San Millán Ruiz, melomanoa eta merkantzia-ontziko kapitaina zen. Getxon bizi zen eta María Ángeles Inchausti Elguezabalekin ezkondua zegoen. Marisa Ozaitaren lagun ona izan zen. Bere bilduma osatzen duten diskoak merkantzia-ontzian egiten zituen bidaietan erosten zituen. Horietatik asko soilik behin entzunak izan ziren, erositakoan zintan kopia egiten baitzuen itsasontzian entzun ahal izateko.  Bilduman nazioarteko zigiluek argitaratutako musika klasikoko 3.000 diskotik gora aurkitzen ditugu, amerikarrak asko. Genero guztiak daude: musika sinfonikoa, operak, ganbera musika, bokala, etab. Bilduman musika herrikoiko 700 disko aurkitzen ditugu: folklorea, jazz, rock, etab. Hauetako batzuk 45 b/m diskoak dira.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A135
  • Izenburua: Elías San Millán-aren disko-bilduma
  • Datak: ca. 1955 – 1989
  • Tamaina eta euskarria: 3.700 diska

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: San Millán Ruiz, Elías
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Elías San Millán Ruiz, melomanoa eta merkantzia-ontziko kapitaina zen. Getxon bizi zen eta María Ángeles Inchausti Elguezabalekin ezkondua zegoen. Marisa Ozaitaren lagun ona izan zen. Bere bilduma osatzen duten diskoak merkantzia-ontzian egiten zituen bidaietan erosten zituen. Horietatik asko soilik behin entzunak izan ziren, erositakoan zintan kopia egiten baitzuen itsasontzian entzun ahal izateko.
  • Historia artxibistikoa: 2005eko abenduaren 15ean, Joxean Llorentek, Getxoko Musika Eskolako zuzendariak, funtsaren inbentarioa Eresbilera bidali zuen bere balorazioa egiteko. 2006ko urtarrilean San Millán Jaunaren semeek Las Arenas-eko Santa Ana kalean zegoen funtsa ahalik eta lasterren bila joateko deitu zuten, etxebizitza hustu behar baitzen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 2006ko urtarrilaren 18an egin zen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Bilduman nazioarteko zigiluek argitaratutako musika klasikoko 3.000 diskotik gora aurkitzen ditugu, amerikarrak asko. Genero guztiak daude: musika sinfonikoa, operak, ganbera musika, bokala, etab. Bilduman musika herrikoiko 700 disko aurkitzen ditugu: folklorea, jazz, rock, etab. Hauetako batzuk 45 b/m diskoak dira.
  • Antolamentua: Currens zenbakiak
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Egoera oso onean dauden binilozko diskoak, soilik behin entzundakoak.
  • Deskribapenerako baliabideak: Elías San Milán berak egindako inbentarioa: musika klasikoa larru gorriz azaleztatutako hiru bolumenetan, eta musika herrikoia uztai- koaderno batean.
    2006ko otsailean hasi zen katalogazioa eta 2011ko apirilean amaitu zen katalogoa Absys-en.

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Areeta – Getxo
  • Gaiak: Soinu grabazioak / Musika akademikoa / Herri-musika