FUNTSA A133 – José Antonio Arana Martija
José Antonio Arana-Martija (1931-2011), Frantziako atzerrialdiaren ostean itzuli zenean, Gasteizko Apaiztegian Humanitateak ikasi zituen eta Julio Valdésen ikasle izan zen. Zuzenbidean eta Ekonomia Zientzietan Lizentzatu zen eta euskararen, bibliografía eta musikari buruzko ikerketak egin zituen. Euskaltziandiako zenbakidun akademikoa eta Liburuzaina izan zen, bai eta Eusko ikaskuntzako Musika Saileko Lehendakaria.
1962an Bogamazua otxotea sortu eta zuzendu zuen eta 1978an Gernikako Andra Mari Abesbatza.
Funtsean bere musika liburutegia jasotzen da, autore, interprete eta euskal gaiei buruzko 4.577 dosier dituenak, oharrak, dokumentuak (749), gutunak (268) eta argazkiak (513), bere musika argitalpen guztien materialak (Música Vasca, 1976 eta Erosoinka, 1986), bai eta 2031 partitura, musika buruzko 299 liburu eta 118 disko.
FUNTXAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A133
- Izenburua: José Antonio Arana Martija
- Datak: ca. 1945 – 2005
- Tamaina eta euskarria: 19, m (84 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Arana Martija, José Antonio (1931-2011)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Jose Antonio Arana Martija 1931an jaiotzen da Gernika-Lumon. Frantziara erbesteratu ondoren, Humanitate ikasketak egiten ditu VItoria-Gasteizeko Seminarioan, Julio Valdesen musika ikaslea izanik. Deusto eta Valladolid-eko Unibertsateetako Zuzenbide fakultateetan lizentziatu ondoren, Zientzia Ekonomikoak ikasten ditu.
Lana enpresa euskaldunetan eta euskal kulturaren ikasketak aldi berean egiten ditu. Seber Altube ikastolaren sortzailea izanik, 1979an Euskaltzaindiako kide eta liburuzain eta 1988an euskaltzain osoa eta diruzain izendatzen dute. Euskalerriko Adiskide Elkartearen, Instituto Amerikarraren Euskal Gaien kide eta 1987an Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailaren lehendakari izan zen.
Bere kultur jarduerak musikan, folklorean eta bertsolaritzan oinarrituta daude nagusiki. 1962an Tesoro Sacro Musical aldizkariarekin musika lankidetza hasten da. Urte horretan Bogamazua otxotea sortzen du, Bartzelonan tradiziozko koru musika jorratzen duten 4 disko grabatuaz, eta lehiaketa desberdinetan parte hartuaz. 1978an Gernikako Coral Andra Mari abesbatza sortu eta zuzentzen du, hainbat kontzertu eskeiniz.
Makina bat artikulu eta Elai-Alai, Ópera Vasca en Vizcaya eta Canciones de Navidad bezalako zenbait liburuaz gain, beste bi oinarrizko lan azpimarratu behar dira: Música Vasca (1976) bigarren argitalpen gehituarekin (1987) eta Eresoinka (1986).
Gernikan zendu zen 2011aren apirilak 27an. - Historia artxibistikoa: José Antonio Arana Martijak bere Gernikako etxean gordetzen zituen dokumentazioa eta liburutegiaren musika atala. 2005ean artxiboak ez zituen materialak dohaintzan ematea erabaki zuen. 2005ean lehen bisita baten ostean dokumentu, dosier, liburu eta aldizkarien lehen hautaketa egin zen. 2010eko abenduaren 7an Jon Bagüés-ek eta Pello Leiñenak funtsaren inbentarioa eman zioten autoreari. Honek, era berean, Euskal Herriko musika edizioari buruzko dokumentuak entregatu zituen kutxa batean. Informazio honi A133/G-39 inbentario zenbakia eman zitzaion
- Sarrerari buruzko datuak: 2005eko abenduan egin zen dohaintza.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean bere musika liburutegia jasotzen da, autore, interprete eta euskal gaiei buruzko 4.577 dosier dituenak, oharrak, dokumentuak (749), gutunak (268) eta argazkiak (513), bere musika argitalpen guztien materialak (Música Vasca, 1976 eta Erosoinka, 1986), bai eta 2031 partitura, musika buruzko 299 liburu eta 118 disko.
- Antolamentua: Funtsa honela egituratzen da:
A. Dossierrak – Euskal Musikariak.
B. Dossierrak – Instituzioak.
C. Dossierrak – Gaiak.
D. Dossierrak (txikiak) – Euskal musikariak.
E. Dossierrak (txikiak) – Organoa.
F. Argazkiak.
G. J.A. Arana-Martijaren lanak
H. Argitaragabeko beste lanak
I. Liburutegia
J. Kantu bildumak
K. Folletoak
L. Programak
M. Aldizkariak
N. Partiturak
O. Diskoak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: 2008 eta 2009an Mark Barnés-ek egin zuen inbentario informatikoa File-Maker-en. 2012an Pello Leiñenak jarraitu zuen.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Euskal gaiei buruzko liburutegia Euskaltzaindiaren liburutegian gelditu zen.
- Bibliografía:
- ELUSTONDO, Miel A. “Jose Antonio Arana Martijari elkarrizketa”. Jakin (2007), 161. zbk., uztaila-abuztua. 53-111 or.
- “Jose Antonio Arana-Martija : Musika eta folklore bibliografia”. Musiker (2007), 15. zbk., 21-32 or.
- VÉLEZ DE MENDIZABAL, Josemari. “Jose Antonio Arana Martija eta Euskal Idazleen Elkartea”. Musiker (2008), 15. zbk, 43-52 or.
- ZUBIKARAI EZKIAGA, Antton. “Algunos apuntes biográficos, activados con recuerdos personales”. Musiker (2007), 15. zbk., 9-19 or.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: José Antonio Arana Martija (1931-2011)
- Lekuak: Gernika
- Gaiak: Musika ikerkuntza / Txosten tematikoak / Musika liburutegia / Musika erlijiosoa / Argazkiak