FUNTSA A132 – Donostiako Gitarra Elkartea
Palacios Maisuak 1947an Donostiako Gitarra Elkartea sortu zuen, Donostiako Instituto Obreroko Rondallako kideekin batez ere, Jesuiten Gizarte ekintza zena. 2006ko azaroaren 18an bere azken kontzertua eskaini zuen.
Donostiako Gitarra Elkartean erabiltzen zituzten partiturek hornitzen dute funtsa, horietako asko pultsu eta plektro taldeetarakoak zirenak. Bandurria, biolin eta piano metodoak ere badaude.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A132
- Izenburua: Donostiako Gitarra Elkartea
- Datak: ca. 1900 – 1981
- Tamaina eta euskarria: 0,60 m. (4 kutxa, 210 unitate dokumentu)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Donostiako Gitarra Elkartea
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Palacios Maisuak 1947an Donostiako Gitarra Elkartea sortu zuen, Donostiako Instituto Obreroko Rondallako kideekin batez ere, Jesuiten Gizarte ekintza zena. 2006ko azaroaren 18an bere azken kontzertua eskaini zuen.
- Historia artxibistikoa: Rondalla Instituto Obreroko kide zen Urbano Chico-k gordetzen zuen funtsa. Gero Orquesta Guitarristica Donostiarra deituko zen (Palacios Maisuak zuzentzen zuena) eta azkenik Donostiako Gitarra Elkartea bilakatu zen ondoren (Angel Amigok zuzentzen zuena).
- Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 2005ean Pedro Ochoak dohaintzan eman zuen. (Donostiako Gitarra Elkarteko kide eta biolinista).
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Donostiako Gitarra Elkartean erabiltzen zituzten partiturek hornitzen dute funtsa, horietako asko pultsu eta plektro taldeetarakoak zirenak. Bandurria, biolin eta piano metodoak ere badaude.
- Antolamentua:
A. Pultsu eta plektro talderako eskuidatzitako musika
B. Pultsu eta plektro talderako inprimatutako musika
C. Piano eta biolinerako inprimatutako musika.
D. Piano eta teklarako inprimatutako musika
E. Talde instrumentalentzako musika
F. Ahots eta koru musika
G. Musika erlijiosoa
H. Musika didaktika
I. Aldizkariak
Z.– Addenda “Il Mandolinista”
- Eskuratzekoak: 2014ko uztailaren 3an zuzendaritza material berriak sartu ziren.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2007an AG-k eta Beatriz Balerdik inbentario informatikoa egin zuten FileMaker-en.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Pultsu eta plektrorako musika / Ganbera musika / Musika didaktika