FUNTSA A128 – EITB
Radio Euskadi EITB Taldeko (Komunikazio erakunde publikoa, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoena) irrati bat da. Euskadi Irratiak bilduma hau erosi zuen Donostiako Miramoneko irratian erabiltzeko asmoarekin.
Funtsean ganberako musika aurkitzen da nagusiki, opera eta zarzuela musika sinfonikoa eta ganberakoa.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A128
- Izenburua: Colección de discos Euskadi Irratia
- Datak: 1952 – 1996
- Tamaina eta euskarria: 2.490 disko, 6 kutxa DATen grabazioekin (1085 unitate) eta bi dokumentazio-kutxa
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Euskadi Irratia
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Radio Euskadi EITB Taldeko (Komunikazio erakunde publikoa, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoena) irrati bat da.
1946ko abenduaren 21ean Mougurretik, Frantzia, hasi zen Radio Euzkadi igortzen, Eusko Jaurlaritzaren menpe deserrian zegoen Euskal Erresistentziaren Ahotsa. Espainiar gobernuan Frantziakoari egindako presioagatik 1954ko abuztuan instalakuntzak itxi beharrean aurkitu ziren. 1965eko uztailaren 10ean Venezuelatik igortzen hasi zen. Venezuelako emisorea 1977ko apirilaren 30ean itxi zen.
Gernikako Autonomia Estatutuaren babesarekin, Eusko Jaurlaritzak Euskal Irrati eta Telebista Erakunde Publikoa sortu zuen. Radio Vitoria erakunde honen fruitua izan zen, 1981ean erosi zuena.
Radio Euskadi 1983ko martxoaren 31n FM-n igortzen hasi zen. - Historia artxibistikoa: Euskadi Irratiak bilduma hau Zaragozako partikular bati erosi zuen Donostiako Miramoneko irratian erabiltzeko asmoarekin. Musika emisioak zentralizatu zirenean eta bilduma hau erabiltzeari utzi zenean, Iñigo Ceberiok, irratiko artxibozainak, Eresbilekin hitz egin zuten materialak Eresbilen funtsaren parte bilakatzeko. 2021eko maiatzean Iñigo Ceberiok DAT kaseteen bilduma eskaini zion Eresbili, bere irratiak laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkaden artean emandako kontzertuen grabazioei dagokiena, kontzertu horietako askoren eskuzko programekin batera.
- Sarrerari buruzko datuak: 2004ko abenduare 29an komodatu erregimenean egindako lagapena.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean ganberako musika aurkitzen da nagusiki, opera eta zarzuela musika sinfonikoa eta ganberakoa. DATeko grabazioek, besteak beste, Musikaste, Musika Hamabostaldia, Udazkenean Folk eta beste hainbat jaialditan egindako kontzertuak biltzen dituzte.
- Antolamentua:
- A-Colección de discos de música clásica
- B-Grabaciones de festivales en DAT
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: 33 b/m-ko binilozko diskoak egoera oso onean, Dat kaseteak eta dokumentazioa duten karpetak, gehienak esku-programak.
- Deskribapenerako baliabideak: 2005eko abenduaren 4an Endika Arzelaik egin zuen katalogo informatikoa FileMaker-en.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: Radio Euskadi <http://es.wikipedia.org/wiki/Radio_Euskadi> [Kontsulta: 2009-02-10] Euskadi Irratia <http://es.geocities.com/irratiak/page53.html> [Kontsulta: 2009-02-10]
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia
- Gaiak: Soinu grabazioak / Musika akademikoa / Orkestrarako musika / Ganbera musika