FUNTSA A126 – Valentín Zubiaurre
Valentín Zubiaurre (1837-1914) Nicolás Ledesmak zuzentzen zuen Bilboko Santiagoren Basilikan tiple izan ostean Santurtziko parrokiako organista izan zen 1852-1853 bitartean. Ameriketara joan zen eta zortzi urtez Guayran eta Venezuelan bizi zen.
1873an Espainiako Arte Ederren Akademiak Erroman zuen barnetegira joan zen eta bertan egon zen urtebetez. Ikasketak bukatu zituenean, 1875ean, Alfontso XII.ak Errege Kaperako bigarren maisu izendatu zuen, eta 1878an lehen maisu izatera pasatu zen, Hilarion Eslava hil zenean.
Urte berean Madrilgo “Escuela Nacional de Música y Declamación”eko talde instrumentaleko irakasle hasi zen.
Funtsean Valentin Zubiaurreren partituren artxibo pertsonala jasotzen da, berak idatzitako partituren eskuidatziekin, hiru operak barne (Luis Camoes, Don Fernando el Emplazado, Ledia), sinfonía Mi-n, obra erlijiosoa, bai eta “Escuela Nacional de Música y Declamación”-en irakasle zeneko azterketen ariketak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A126
- Izenburua: Valentín Zubiaurre
- Datak: 1849 – 1912
- Tamaina eta euskarria: 1,80 m (11 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Zubiaurre, Valentín (1837-1914)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Garain (Bizkaia) jaio zen 1837an. Musikako lehenengo ikasketak herriko parrokoarekin egin, eta 1845ean tiple sartu zen garai hartan N. Ledesmak zuzentzen zuen Bilboko Santiagoren Basilikan. 12 urterekin, maisua ordezkatzen zuen organoan; eta beste batzuetan, maisuak eta ikasleak lau eskurako eginiko obrak jotzen zituzten pianoan. Santurtziko parrokiako organista izan zen 1852-1853 artean. Bere izpiritu urduriak eta karrera jarraitzeko dirua lortu beharrak Ameriketara joatera bultzatu zuten, eta 8 urte eman zituen La Guayra eta Venezuelan, era guztietako gorabeherak jasanez. 1861ean Madrilgo Kontserbatoriora itzuli zen Hilarion Eslavarekin harmonia- eta konposizio-ikasketak burutzera, eta ikasketa bukaerako lehen saria lortu zuen. Garai hartan, bere maisuaren eragina erakusten duten obra erlijioso garrantzitsuak idatzi zituen, bai eta “Luis Camoens” eta “Don Fernando el Emplazado” operak ere (azkena opera nazionaleko lehiaketan garaile 1869an, eta 1871n estreinatu zena Madrileko Alhambra antzokian). Espainiako Arte Ederren Akademiak Erroman zuen barnetegira joan zen 1873an, eta han musika-ikasketak sakondu eta “La pasión” oratorioa idatzi zuen. Ikasketak bukatu zituenean, 1875ean, Alfontso XII.ak Errege Kaperako bigarren maisu izendatu zuen, eta 1878an lehen maisu izatera pasatu zen, Hilarion Eslava hil zenean. Urte berean Madrilgo “Escuela Nacional de Música y Declamación”eko talde instrumentaleko irakasle hasi zen. Ordutik aurrera, kaperako eginbeharrez eta irakaskuntzaz arduratu zen nagusiki, eszenarako musika alde batera utzita.
Zubiaurre Hilarion Eslavaren dizipulu kutuna izan zen, eta Chapi, Breton, Chueca eta Monasteriorekin batera, espainiar musikagile erromantikoen bigarren belaunaldia deitu denaren kideetako bat izan zen.
Musika asko sortu zuen: obra erlijioso asko (mezak, oratorioak, moteteak, letaniak, etab.), opera garrantzitsuak, ganbera-musika, pianorako obrak, organorakoak…
Valentin Zubiaurre 1914an hil zen Madrilen. . - Historia artxibistikoa: Funtsa familiaren Garai-ko (Bizkaia) etxean gordetzen zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Leopoldo Gutierrez Zubiaurre oinordekoak, 2004an dohaintzan eman zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean Valentin Zubiaurreren partituren artxibo pertsonala jasotzen da, berak idatzitako partituren eskuidatziekin, hiru operak barne (Luis Camoes, Don Fernando el Emplazado, Ledia), sinfonía Mi-n, obra erlijiosoa, bai eta “Escuela Nacional de Música y Declamación”-en irakasle zeneko azterketen ariketak.
- Antolamentua: Funtsa honela sailkatzen da:
A. Valentín Zubiaurreren musika lanak: A1- Obra eszenikoak. A2- Orkestrako lanak. A3- Obra erlijiosoak
A4- Ganberao obrak. A5- Organorako obrak. A6- Ahots eta pianorako /organo obrak. A7- Bandarako obrak. A8- Kapera Errealeako oposaketetarako ariketak. A9- Katalogotik kanpoko obrak (ikasle bezala egindako ariketak eta zirriborroak)
B. Beste autoreen musika lanak
C. Dokumentazioa
D. Objektuak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera, latina, euskara
- Deskribapenerako baliabideak: 2005ean Mark Barnés-ek egin zuen inbentario informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Dokumentazio pertsonalaren zati bat familiaren etxean gordetzen da
- Bibliografía:
- ANSORENA, José Luis. “Valentín María de Zubiaurre y Urionabarrenechea, maestro de maestros”. Euskor, 10. zbk., 1985ko apirila, 24-27 or.
- P.S. [SOJO, Patricia] “El maravilloso mundo de los Zubiaurre”. El boletín de la Sociedad Filarmónica de Bilbao, 11. zbk., 2009ko abendua, 4-6 or.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Valentín Zubiaurre (1837-1914)
- Lekuak: Madrid / Garai
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Musika lirikoa / Orkestrarako musika / Sinfoniak / Pianorako musika / Eskolako ariketak