FUNTSA A125 – Mocoroa Sendia
Mocoroa sendia, belaunaldi ezberdinetako musikari ezberdinek osatzen zuten: Eduardo (1867-1959), Ignacio (1902-1979) eta Manuel (1898-1953).
Funtsean musika jarduerarekin erlazionatutako objektu pertsonalak aurkitzen ditugu, dominak eta orratzak aipagarriak direlarik. Marrazkiak ere aurki daitezke.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
. Erreferentzi-kodea: ES RE A125
. Izenburua: Familia Mocoroa
. Datak: 1880 – 1974
. Tamaina eta euskarria: 0,19 m (2 kutxa, ca. 54 unitate dokumental) eta 32 objektu pertsonal.
TESTUINGURUA
. Sortzailearen izena: Mocoroa (Familia)
. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Mocoroa sendia, belaunaldi ezberdinetako musikari ezberdinek osatzen zuten: Eduardo (1867-1959), Ignacio (1902-1979) eta Manuel (1898-1953).
. Historia artxibistikoa: Miguel Ceberiok artxibora deitu zuen Mocoroaren sendia husten ari zirela jakitera emateko, eta bertan musika dokumentuak zeudela ohartarazteko. Berak ekarri zituen artxibora.
. Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 2004ko irailaren 16an egin zuen Miguel Ceberiok. 2005eko urtarrilaren 19an beste sarrera bat egon zen.
EDUKIA ETA EGITURA
. Garrantzia eta edukia: Dominak, orratzak eta marrazkiak aurki daitezke objektu pertsonalen artean.
. Antolamentua:
A. Eduardo Mocoroaren musika lanak
B. Beste musikagileen lanak
C. Programak
D. Diplomak
E. Objektu pertsonalak
. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
. Deskribapenerako baliabideak: 2004an Jon Ander Eizagirrek egin zuen inbentario informatikoa Filemakerren.
HITZ GAKOAK
. Pertsonak: Mocoroa, Eduardo (1867-1959) / Mocoroa, Ignacio (1902-1979) / Mocoroa, Manuel (1898-1953)
. Lekuak: Tolosa
. Gaiak:Oroitzapenezko objektuak