FUNTSA A124 – Yon Oñatibia
Yon Oñatibia (1911-1979) idazle eta musikari bezala euskal kulturaren aldeko ekintzak ugari egin zituen kultura-militantea izan zen. Txistularia, organista, pianista eta abesbatza zuzendaria izan zen. New York College of Music-en organo, zuzendaritza eta konposizio ezaguerak hobetu zituen. 1936an Parisera erbesteratu zen, 1939an Dominikar Errepublikara joan zen, eta 1940an Caracasera. 1946an Estatu Batuetara joan zen, Eusko Jaurlaritzaren erbesteko gobernuko delegatua izendatu zuten eta. 1963an itzuli zenean “Usandizaga” zigilu diskografikoko zuzendari artistikoa izan zen eta Donostiako Usandizaga abesbatzako eta Oiartzungo abesbatzako zuzendaria ere izan zen.
Funtsean Yon Oñatibiaren bildumako eskuidatzitako partitura originalak biltzen dira, bai eta interpretazio kopiak edo inprimatutako kopiak ere.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
. Erreferentzi-kodea: ES RE A124
. Izenburua: Yon Oñatibia
. Datak: 1944 – 1983
. Tamaina eta euskarria: 1,40 m (7 kutxa, ca. 465 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
. Sortzailearen izena: Oñatibia, Yon (1911-1979)
. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Yon Oñatibia Oiartzunen jaio zen, 1911n. Ekintzaile abertzalea, Eresoinka taldeko txistularia izan zen, 36ko gerratean euskal kulturako mandatari. 1939an Dominikar Errepublikara erbesteratu zen, eta 1940an Caracasera joan zen. 1946an Estatu Batuetara joan zen, Eusko Jaurlaritzaren erbesteko gobernuko delegatua izendatu zuten eta. New Yorken organo eta konposizioari buruzko musika ezaguerak hobetu zituen. 1963an itzuli zenean, musika jarduerari gogoz ekin zion, hizkuntzari buruzko ikasketekin bateratuz. Euskararen morfologiari buruzko tesiarekin Sorbonako Unibertsitateko Doktore bilakatu zen. Abesbatza eta txisturako obrak egin zituen, eta euskal dantzak berreskuratzearen aldeko lan handia egin zuen. Oñatibia Oiartzunen hil zen, 1979ko ekainaren 30ean.
. Historia artxibistikoa: Funtsa musikagilearen Oiartzungo etxean gordetzen zen.
. Sarrerari buruzko datuak: 2004an Oñatibiaren sendiak Eresbili dohaintzan eman zion.
EDUKIA ETA EGITURA
. Garrantzia eta edukia: Funtsean Yon Oñatibiaren bildumako eskuidatzitako partitura originalak biltzen dira, bai eta interpretazio kopiak edo inprimatutako kopiak ere.
. Antolamentua: Funtsa honela sailkatzen da:
A. Txistu-eresiak
B. Berak sortutako eresiak
C. Sinfonika-lanak
D. Piano eta Organo-ereslanak
E. Yon Oñatibiak asmatutako Dantzak
F. Kitarra-ereslanak
G. Ereskidetze-lanak (euskerazkoak)
H. Ereskidetze-lanak (erdal hizkuntzetan)
I. Eliz-kantak
J. Aur-abestiak
K. Solfeo-asierak
L. Euskera Jolas Bidez
M. Bildumak
. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
. Deskribapenerako baliabideak: 2004ean Mark Barnés-ek inbentario informatikoa egin zuen.