FUNTSA A123 – FRANCISCO ESCUDERO
Francisco Escudero (1912-2002) Udal Akademian eta Donostiako Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak Beltran Pagolarekin, Madrilen Conrado del Campo-rekin eta Frantzian eta Alemanian Paul Dukas, Le Flem eta W. Wolf-ekin.
1945ean Bilboko Miserikordia Santuko musika-maisu eta Elkarte Koraleko zuzendari izendatu zuten. 1947an Donostiara etorri zen bizitzera eta bertako Udal Kontserbatorioko harmoniako eta konposizioko katedrak atera zituen. 1962an bertako zuzendari izendatu zuten 1981 arte. Gero, 1983an erretiroa hartu zuen arte harmoniako eta konposizioko katedretan aritu zen. Eskuidatzitako eta inprimatutako partiturak aruki daitezke funtsean, originalak eta kopiak, bai eta Francisco Escuderoren musika ekoizpenari buruzko dokumentazioa ere.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A123
- Izenburua: Francisco Escudero
- Datak: 1934 – 2003
- Tamaina eta euskarria: 4,9 m (26 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Escudero, Francisco (1912-2002)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1912ko abuztuaren 13an Donostian jaio zen. Udal Akademian eta Donostiako Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak Beltran Pagolarekin. Konposio-ikasketak Madrilen amaitu zituen Conrado del Campo maisuaren gidaritzapean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Fernando Arte Ederretako Errege Akademiaren dirulagunztari esker, konposioko eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak sakondu zituen Frantzian eta Alemanian Paul Dukas, Le Flem eta W. Wolf maisuen zuzendaritzapean.
1945ean Bilboko Miserikordia Santuko musika-maisu eta Elkarte Koraleko zuzendari izendatu zuten.
1947an Donostiara etorri zen bizitzera eta bertako Udal Kontserbatorioko harmoniako eta konposizioko katedrak atera zituen. 1962an bertako zuzendari izendatu zuten 1981 arte.
Gero, 1983an erretiroa hartu zuen arte harmoniako eta konposizioko katedretan aritu zen.
Lan pedagogiko handia burutzeaz gainera, sakontasun handiz landu du musika-konposizioaren arloa.
Bere-bereak dituzten ezaugarri bereziak eta mundu osoan ezagututako musika-lan ugari idatzi ditu, euskal musikaren historiarako oso garrantzitsuak guztiak.
Bere musika-lanak hauek dira:
Musika religiosoa: Re-n idatzitako Meza, salve Regina, Hiru motete, Benedictus, etab…
Kontzertuetarako musika: Harirako kontzertua, Amanecer, Preludioa eta Fuga, Euskal Kontzertua, Biolontxelorako kontzertua, Illeta, Itziar, Aranzazu poema sinfonikoak, Euskal salmoa, Zigor (ópera), Gernika (opera), Joan Bautista (oratorio), etab…
Francisco Escudero Zarautzen hil zen 2002an. - Historia artxibistikoa: Autorearen heriotza eta gero bere familiak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin funtsarn hitzartutako dohaintza adostu zuen. Funtsa bi azpi-funtsetan banatzen da, bat erakunde bakoitzarentzat. Funtsa sendiak Zarautzeko zuen egoitzan zegoen.
- Sarrerari buruzko datuak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren azpi-funtsa 2004ean sartu zen Eresbilen eta Eusko Jaurlaritzarena 2005ean.
2008an Francisco Escuderoren semeak argazki batzuk utzi zituen artxiboan. 2009an Itziar Larrinagak “Fuenteovejuna” operaren materialak eta bozetoak utzi zituen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Eskuidatzitako eta inprimatutako partiturak, originalak eta kopiak, bai eta Francisco Escuderoren ekoizpenari dagokion dokumentazioa ere.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara, espainiera, latina
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Zenbait lanen eskuidatzi originalak enkarguak egin zituzten erakundeek gordetzen dituzte. Honela “Zigor” Bilboko Koru Elkartean gordetzen da.
- Bibliografia: LARRINAGA CUADRA, Itziar.
“Tradición, identidad vasca y modernidad en la vida y en la creación musical de Francisco Escudero”. 888 or. (tesis inédita)
GARCÍA ESTEFANÍA, Álvaro. “Francisco Escudero”. Madrid : Sociedad General de Autores de España, D.L. 1995.
ERESBIL. “Francisco Escudero”. Donostia: Liburutegi Nagusia = Biblioteca Central, 1998. (Musika gida / Guía musical. nº2)
ZUBIKARAY, Juan Antonio. “Francisco Escudero: hombre y músico”. En: Nuevos Extractos de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 6. bol. (1993), Nº 6-G, or.165-176.
RODRIGUEZ SUSO, Carmen. “El maestro Francisco Escudero, la vida musical en el País Vasco y el mecenazgo institucional en la música española del siglo XX”. En: Revista de Musicología, vol.XXVII (2004), Nº 2, or.1065-1097.
BAGÜÉS, Jon. “La música de Zigor: Entrevista a Francisco Escudero”. En: Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos, Cuadernos de Sección, Música, vol.5 (1991). or.195-205.
LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. “Francisco Escudero, el hombre”. Entreacto (2002), nº20. Septiembre. or. 6-8.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Francisco Escudero (1912-2002)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Musika lirikoa / Orkestrako musika / Koru musika / Ganbera musika