Elías Elorza

Béla Bartók: sei hari-laukoteak, 33 b/min-ko diska, Hispavox (1981)

SOINUDUN GRABAKETA

The music of Duke Ellington, Benny Carter, Jimmy Dorsey, 33 b/min-ko diska

SOINUDUN GRABAKETA

Organoaren Elizbarrutiko Batzordea. Dokumentazioa

DOKUMENTAZIOA

Audrey Jordà-ren gutuna, Enrique Jordà-ren alarguna (1991)

GUTUNAK

Algunas reflexiones motivadas por la música actual de creación en España, Luis de Pablo-ren idatzia (1985)

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A122 – Elías Elorza


 

Elías Elorza (1933-2015) Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sustapenerako eta Difusiorako Zuzendaria (1986-1987) izan zen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Orokorra 1987tik 1996ra.
Funtsean bere disko bildumaren zati bat gordetzen da, bai eta berak parte hartu izan zuen musika jardueren dokumentazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko organoetako batzordeetakoa eta Euskadiko Orkestrakoa. Gutunak ere badaude.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A122
  • Izenburua: Elías Elorza
  • Datak: ca. 1980 – 2002
  • Tamaina eta euskarria: 258258 disko eta 2 kutxa (ca. 292 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Elorza, Elías (1933-2015)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Elías Elorza Etxeberria 1933an jaio zen Azkoitian. Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Sustapen eta Difusio Zuzendaria (1986-1987) eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Orokorra 1987tik 1996ra. Donostian hil zen 2015ean.
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza Elias Elorzak egin zuen 2003ko apirilaren 29an.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean bere disko bildumaren zati bat gordetzen da, bai eta berak parte hartu izan zuen musika jardueren dokumentazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko organoetako batzordeetakoa eta Euskadiko Orkestrakoa. Gutunak ere badaude.Enrique Jorda-rekin eta Luis de Pablorekin elkarbanatutako gutunak ere badaude.
  • Antolamentua:

A. Argitaratu gabeko grabazioak
B. 33 b/m diskoen bilduma
C. 78 b/m diskoak
D. Musika batzordeetako dokumentazioa
E. EOS-ko dokumentazioa
F. Gutunak
G. Beste batzuk

  • Eskuratzekoak: Sarrera berriak: 2006ko urriaren 17an, 2008ko apirilean; 2010eko urtarrilaren 20an; 2011ko azaroaren 8an, 2013ko urriaren 23an.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Dokumentazio administratiboaren kontsulta mugatua. Soinu grabazioak libreki kontsultatu daitezke.
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2004ean Jaione Landabereak eta Lorena Bayón-ek egin zuten inbentario informatikoa File-Maker-en.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

Organoaren Elizbarrutiko Batzordeari dagokion dokumentazioa, José Mª Zapirain-en funtsean zegoen dokumentazioarekin osatu da.

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak:  Musika kudeaketa / Gutunak / Soinu grabazioak