Musika erlijiosaren kuaderno eskuidatzia

MUSIKA ERLIJIOSOA

C. Jáuregui-ren La del pañuelo rojo, Casa Erviti-ren partitura inprimatua

MUSIKA HERRIKOIA

FUNTSA A121 – Teresa Barrena


 

Teresa Barrena (1911-2003), Errenteriako bizilaguna izanik, Azkoitiko Santa Clara komentuan egiten zituen egonaldietan bertako organista izan zen denboraldi laburretan.
Funtsean Teresa Barrenak erabiltzen zituen inprimatutako partiturak jasotzen dira, musika erlijiosokoak nagusiki bai eta pianorako musika erraza ere.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

. Erreferentzi-kodea: ES RE A121

. Izenburua: Teresa Barrena

. Datak: ca. 1905 – 1973

. Tamaina eta euskarria: 0,30 m (2 kutxa)

TESTUINGURUA

. Sortzailearen izena: Barrena, Teresa (1912-2003)

. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Teresa Barrena 1911ko urriaren 14an jaio zen Errenterian. Piano ikasketak egin zituen. Errenteriako bizilaguna izanik, Azkoitiko Santa Clara komentuan egiten zituen egonaldietan bertako organista izan zen denboraldi laburretan. Errenterian zendu zen 2003ko uztailaren 2an.

. Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza Mª Luisa Asteasu Barrenak, Teresa Barrenaren ilobak, dohaintzan eman zuen 2004an.

EDUKIA ETA EGITURA

. Garrantzia eta edukia: Funtsean Teresa Barrenak erabiltzen zituen inprimatutako partiturak jasotzen dira, musika erlijiosokoak nagusiki bai eta pianorako musika erraza ere.

. Antolamentua: Funtsa honela sailkatzen da:

A. Musika erlijiosoa
B. Pianorako musika
C. Musika herrikoia
D. Metodoak

. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea

. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik

GAKO-HITZAK

. Lekuak: Errenteria

. Gaiak: Pianorako musika /Musika erlijiosoa