FUNTSA A119 – Ángel Aramburu
Angel Aramburu (1897-c. 1975) José Aramburu Mendiolaren semea zen (1845ean Usurbilen jaio zena), Usurbilgo organista. Angel Aramburu Usurbilgo udal txistularia eta postaria izan zen.
Funtsean, euskal musika herrikoiko eskuidatzitako partiturak aurkitzen ditugu nagusiki, aipagarriak direlarik txistuko 116 pieza. Horietatik 74 inprimatuak dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A119
- Izenburua: Ángel Arámburu-Zumarte
- Datak: ca. 1930 – ca.1960
- Tamaina eta euskarria: 0,30 m (2 kutxa) inprimatutako 74 partitura eta euskuidatzitako 141 partitura.
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Aramburu Lertxundi, Ángel
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Angel Aramburu (1897-c. 1975) José Aramburu Mendiolaren semea zen (1845ean Usurbilen jaio zena), Usurbilgo organista. Angel Aramburu Usurbilgo udal txistularia eta postaria izan zen. Usurbilen Juandeuntzenekin edo Karteruenea bezala ezagutzen zen familiako etxea 1975ean abandonatu zuten..
- Historia artxibistikoa: IdIdoia Arruabarrena (Errenteria), Usurbilgo Musika Eskolako flauta irakasleak Eresbilen utzi zuen fondoa.
- Sarrerari buruzko datuak: 2003an funtsa lagapen moduan sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean, euskal musika herrikoiko eskuidatzitako partiturak aurkitzen ditugu nagusiki, aipagarriak direlarik txistuko 116 pieza. Horietatik 74 inprimatuak dira.
- Antolamentua: Funtsa lau ataletan banatzen da:
A. Txisturako lanak (116)
B. Dantza herrikoirako musika (52)
C. Bandarako musika (12)
D. Koru musika (23)
Sailkaketa alfabetikoki eta currens zenbakien arabera
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Dantza herrikoietako obretan gaztelera da nagusi eta lan koraletan latina
- Deskribapenerako baliabideak: 2004ean Lorena Bayón-ek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Eresbilek A158 funtsa gordetzen du ere bai, Aramburu familiarekin erlazionatuta dagoena eta Juandeuntzenetxikin izeneko Usurbilgo familia etxetik etorria, baita Karteruenea bezala ezagutzen dena.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Usurbil
- Gaiak: Txisturako musika / Dantza / Bandarako musika / Koru musika