Luis de Aramburu

 (1905-1999)

Luis de Arambururen Zeruko deia: Triptico Vasco eskuz idatziko partitura

 LUIS DE ARAMBURUREN PARTITURAK

Luis de Arambururen Concierto en re m, eskuz idatziko partitura (1985)

 LUIS DE ARAMBURUREN PARTITURAK

Rafael Callejaren Escenas Montañesas, imprimatutako partitura (Casa Dotesio)

LIBURUTEGI MUSIKALA

Tolosako III. Abesbatza Lehiaketaren oinarriak (1974)

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A118 – LUIS DE ARAMBURU


Luis de Aramburu (1905-1999) Gasteizko hiriarekin oso lotua zegoen musikagile, organista eta pianista izan zen. Oso gaztea zelarik, bere aita eta Enrique anaiarekin batera Gasteizko San Miguel Arcangeleko organoan eseri zen eta mende erdian bertako plaza bete zuen. Parrokiako abesbatza zuzendu zuen beste abesbatzekin batera: Eusko Abesbatza (1934-1936), Vesa (1937-1983) eta Orfeon Vitoriano (1945-1953). Gasteizko musika kontserbatorioko piano irakasle izan zen eta bertako zuzendaria 1974tik 1979ra.
Funtsak Luis Aramburuk konposatutako partiturak jasotzen ditu, eskuidatziak eta inprimatutakoak, bere musika liburutegiaren zati bat eta dokumentazio pertsonala.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A118
  • Izenburua: Luis de Aramburu
  • Datak: 1901 – 1996
  • Volumen y soporte: 18  kutxa (ca. 530 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Aramburu, Luis de (1905-1999)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1905ean jaio zen Gasteizen. Bere aitarekin, Juan Santiagorekin, hasi zituen musika-ikasketak. Gero, harmoniako ikasketak burutu zituen A. Jose Domingo de Santa Teresarekin. Pianoko, organoko, biolontxeloko eta tronpako ikasketak baliozkotu zituen Bilboko kontserbatorioan. Gasteizen hil zen 1999ko maiatzaren 5ean.
    Musikagile emankorra zen, bere burua aurkezten zuen konposizio-lehiaketa guztietan garaile ateratzen zen eta musika erlijiosoaren arloan sortu zituen batez ere bere musika-lanik gehienak: 50 himno, motete, gabon kanta, salmo, etab… Baina, era berean, baditu erromantza eta musika-lan koral ugari, 50 baino gehiago, txisturako musika, musika sinfonikoa eta ia ezezagunak diren beste hainbat musika-lan talde instrumental txikientzat sortuak.
  • Sarrerari buruzko datuak: Luis Arambururen semeak, Luis Mari Aramburuk, 2003ko urriaren 28an dohaintzan eman zuen, bere aitaren nahia betez.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsak Luis Aramburuk konposatutako partiturak jasotzen ditu, eskuidatziak eta inprimatutakoak, bere musika liburutegiaren zati bat eta dokumentazio pertsonala.
  • Antolamentua: Honako atalak ezartzen dira:
    A. Luis Aramburuk konposatutako partiturak
    B. Beste musikagileen partiturak
    C. Kantutegiak
    D. Dokumentazioa
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Bibliografia: SEDANO LAÑO, José Mª. Luis de Aramburu. Vitoria-Gasteiz: Diputacioón Foral de Álava, 1995

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Luis de Aramburu (1905-1999)
  • Lekuak: Vitoria-Gasteiz
  • Gaiak: Musika erlijiosoa / Koru musika / Orkestrako musika