Zumarragako Trikitixa

Columbia Graphophone Company (Donostia), 1924

La Marsellaise

Pasaiako (Gipuzkoa) lantegian Pathé-k egindako disko

Nicole Record Company, ca. 1905.

 18 cm-ko alde batetik inpresionatutako disko

San Juan de Luz. Tango de la cacerola

Alde batetik prentsatutakoa, ca. 1905

FUNTSA A115 – URIBESALGO SENDIA


 

Zumarragako (Gipuzkoa) Uribesalgo sendiak bildu eta jasotako soinu bilduma da. Bildumaren zatirik garrantzitsuena, Sabel Aranzadi Oyarzábal (1884-1935) Zumarragako sendagilearena zen. Sabel hil zenean eta Bonifacia Lasa, bere alarguna, Zumarragatik joan zenean, etxea saldu zuen. Diskoen bilduma Uribeslago ahizpek erosi zuten. Aurrerago beste diskoren bat erosi zuten, baina gehiengoak Aranzadirenak izandako diskoak ziren.
Bilduman 78 b/mko disko zaharrak daude. Diskoetatik 30 bat XX. mendeko lehen zatikoak ziren. Bilduman, dozena bat Pathé disko daude. Generoak oso bestelakoak dira: musika herrikoia aurkitzen dugu nagusiki baina opera eta zarzuelako diskoak ere badaude.
Bi dira diskorik berezienak: ereserki karlisten diskoak, horietako bat Donostiako Columbia etxeak argitaratu zuena.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A115
  • Izenburua: Uribesalgo Sendiaren disko-bilduma
  • Datak: ca. 1905 – 1940
  • Tamaina eta euskarria: 78 disko de 78 eta 80 b/m-koak

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Uribesalgo (Familia)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Zumarragako sendia. Ascensión Uribesalgo Zabalo 1928tik Antigua ermita txukuntzeaz arduratzen zen. Ascensio Uribesalgo Larrañaga, Zumarragako parrokiako abesbatzako kide zen eta Antiguako Lagunen Elkarteko kide ere bazen.
  • Historia artxibistikoa: Zumarragako (Gipuzkoa) Uribesalgo sendiak bildu eta jasotako soinu bilduma da. Bildumaren zatirik garrantzitsuena, Sabel Aranzadi Oyarzábal (1884-1935) Zumarragako sendagilearena zen. Sabel hil zenean eta Bonifacia Lasa, bere alarguna, Zumarragatik joan zenean, etxea saldu zuen. Diskoen bilduma Uribeslago ahizpek erosi zuten. Aurrerago beste diskoren bat erosi zuten, baina gehiengoak Aranzadirenak izandako diskoak ziren. Ascensio Uribesalgo Larrañagak, 71 urte zituenak funtsa Eresbilen utzi zuen, bildumaren edukia jasotzen zuen hiru orrialdeko txosten batekin batera.
    2013ko urtarrilean Elvira Uribesalgok bi disko eraman zituen (sig. FA115-011 eta FA115-012) Zumalakarregi Museoak uzteko.
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 2003ko maiatzaren 8an egin zen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Diskoetatik 30 bat XX. mendeko lehen zatikoak ziren. Bilduman, dozena bat Pathé disko daude. Generoak oso bestelakoak dira: musika herrikoia aurkitzen dugu nagusiki baina opera eta zarzuelako diskoak ere badaude.
    Bi dira diskorik berezienak: ereserki karlisten diskoak, horietako bat Donostiako Columbia etxeak argitaratu zuena.
  • Antolamentua: Currens
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Digitalizatu ostean kontsultatu daiteke
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Arbelezko diskoak, horietako batzuk alde bakarretik inprimatuak, egoera nahiko onean orokorrean. Seik hausturak dituzte.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2003ko uztailean katalogoa File-Maker-en.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Zumalakarregi Museoa: FA115-011 ; FA115:012
  • Bibliografia: Aranzadi sendagileari buruzko informazioa: CHRISTIAN, William A. “Visionaries : The Spanish Republic and the Reign of Christ”. Berkeley: University of California Press, cop. 1996 <www.escholarship.org/editions> [Kontsulta: 2009/02/09]

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Zumarraga
  • Gaiak: Soinua grabazioak / Herri-musika / Musika lirikoa