FUNTSA A114 – Tolosako Felipe Gorriti Eskolania
Javier Bello Portu musikagile eta zuzendariak 1943an ahots nahasien Felipe Gorriti Eskolania sortu zuen Tolosan. Lehen kontzertua 1944ko azaroaren 2an Donostiako San Telmo museoan eskaini zuen.
Bere zuzendariak Javier Bello Portu (1943-1963), Salustiano Balza (1963-1964) eta José Mª Peña (1965) izan ziren.
Bigarren garai batean (1960-1974) ahots, ganbera, sinfoniko eta erlijioso 149 kontzertu antolatu zituen.
Funtsean eskolaniaren dokumentazio administratiboa, Estatutoak, bildumen programak, artisten gutunak eta programen zatiak aurki daitezke.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A114
- Izenburua: Tolosako Felipe Gorriti Eskolania
- Datak: 1944 – 1979
- Tamaina eta euskarria: 0,45 m (3 kutxa, ca. 182 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Felipe Gorriti Eskolania (1943-1974)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Javier Bello Portu musikagile eta zuzendariak 1943an ahots nahasien Felipe Gorriti Eskolania sortu zuen Tolosan. Lehen kontzertua 1944ko azaroaren 2an Donostiako San Telmo museoan eskaini zuen.
Bere zuzendariak Javier Bello Portu (1943-1963), Salustiano Balza (1963-1964) eta José Mª Peña (1965) izan ziren.
Bigarren garai batean (1960-1974) ahots, ganbera, sinfoniko eta erlijioso 149 kontzertu antolatu zituen. - Sarrerari buruzko datuak: 2003ko Apirilaren 1ean Ramón Sainz Oquiñenak dohaintzan eman zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Tolosako Felipe Gorriti Eskolaniaren dokumentu funtsa ez musikala. Funtsean eskolaniaren dokumentazio administratiboa, Estatutoak, bildumen programak, artisten gutunak eta programen zatiak aurki daitezke.
- Antolamentua:
A. Araudia eta Estatutuak;
B: Bazkide zerrenda
C. Memoria
D. Kontzertuak eta Eskolaniaren emanaldiak (programak eta prentsa)
E. Gutunak
F. Dokumentazio ekonomikoa
G. “Escolanía Felipe Gorriti” zikloa: G1: Gobernu baimenak; G2: Interpreteen dokumentazioa; G3: Ordainketak; G4: Interpreteen eskaintzak
H. Tolosako Aste Santua musikala
I. Partiturak
J. Beste batzuk
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: Mark Barnés-ek 2003an egin zuen inbentarioa Filemaker-en.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Tolosa
- Gaiak: Koru musika / Musika kudeaketa / Musika jaialdiak