Juan José Beristain

(1943-2001)

Zarzuela partitura

BAKARLARI ERREPERTORIOA

Herri musika partitura

ERREPERTORIO ORGANIKOA

Gutun bidezko solfeo ikasketa metodoa

LIBURUTEGI MUSIKALA

FUNTSA A111 – Juan José Beristain


 

Juan José Beristainek (1943-2001) Donostian garatu zuen bere musika ibilbidea. 1968an Easo Abesbatzan sartu zen, eta tenore bakarlaria izan zen. Koru zuzendaritza ikastaroak egin zituen Donostiako Gaztelupe abesbatzako eta Aita Garayoa abesbatzako zuzendaria izan zen.
Koru musikako partiturak eta organorako partiturak biltzen dira nagusiki.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A111
  • Izenburua: Juan José Beristain
  • Datak: ca. 1940 – 2000
  • Tamaina eta euskarria: 1,50 m (10 kutxa, 650 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Beristain, Juan José (1943-2001)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Juan José Beristain 1943an Donostian jaio zen. 1968an Easo abesbatzan sartu eta tenore bakarlaria zen. Koru zuzendaritza ikastaroak egin zituen eta Donostiako Gaztelupe Abesbatza zuzendu zuen, bai eta Aita Garayoa abesbatza ere. 2001eko abenduaren 5ean hil zen Donostian.
  • Historia artxibistikoa: Juan JosÉ Beristainen heriotzaren ostean Ainhoa Zubillaga bere ilobak Eresbilen utzi zuen bere partituren bilduma.
  • Sarrerari buruzko datuak: 2003an senideek Eresbili dohaintzan eman zion.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Koru musika eta organo musika partiturak nagusiki.
  • Antolamentua:

A. Bakarlari errepertorioa
B. Koru errepertorioa
C. Organo errepertorioa
D. Hainbat errepertorio
E. Musika liburutegia
F. Dokumentazioa
G. Zirriborroak eta osagabeak.

  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2003an Mark Barnés-ek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Ainhoa Zubillagak, Juan José Beristain-en ilobak, zenbait ahots partitura gordetzen ditu

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Ahots eta pianorako musika / Koru musika / Organorako musika