FUNTSA A110 – LENIZ SENDIA
Jatorriz bilbotarra zen Leniz euskaldun familia, urtetan Venezuelan bizi izan zen, 1984an Donostiara abiatu zen arte. Patxi Leniz Irastorza 50. hamarkadan, bildumaren lehen aleak biltzen hasi zen eta Jokin Leniz Aranbarrik, bere semeak, jarraitu zuen. Dohaintza Jokinek egin zuen, ogibidez arkitektoa eta marrazkilaria.
Genero ezberdinetako grabazioak biltzen dira bilduman: musika akademikoa, Latinoamerikako musika herrikoia eta 70. hamarkadako musika hiritarra. Aipagarriak dira 150 euskal musika diskoak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A110
- Izenburua: Leniz Sendiaren disko-bilduma
- Datak: ca. 1950 – 1992
- Tamaina eta euskarria: 855 soinu dokumentu (704 binilozko disko eta y 151 zinta magnetofoi karreteak)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Leniz (Sendia)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Jatorriz bilbotarra zen Leniz euskaldun familia, urtetan Venezuelan bizi izan zen, 1984an Donostiara abiatu zen arte. 2003an Camino Caserío Parada helbidetik, Zarautz Ibilbidera lekualdatu ziren eta orduan eskaini zionten Eresbili funtsa.
- Historia artxibistikoa: Patxi Leniz Irastorza 50. hamarkadan, bildumaren lehen aleak biltzen hasi zen eta Jokin Leniz Aranbarrik, bere semeak, jarraitu zuen. Dohaintza Jokinek egin zuen, ogibidez arkitektoa eta marrazkilaria.
- Sarrerari buruzko datuak: 2003ko urtarrilaren 16an dohaintza egin zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Genero ezberdinetako grabazioak jasotzen dira biduman: musika akademikoa, Latinoamerikako musika herrikoia eta 70. hamarkadako musika hiritarra.
- Antolamentua: Currens zenbakiak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2005-2006 File-Maker-en
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: www.jokinleniz.com [Kontsulta: 2009-02-09)]; Jokin Leniz Aranbarri, euskal venezuelar arkitektoak luma-muturrez eginiko marrazkiak erakusten ditu Boulevardeko Kutxa Aretoan <www.euskalkultura.com> [Kontsulta: 2009-02-09]
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia / Caracas
- Gaiak: Soinu grabazioak / Herri-musika / Diaspora