FUNTSA A109 – Luchy Mancisidor
Luchy Mancisidor, 1937an Zumaian jaiotako pedagogo eta musikologoa da. Pianista izanik, gregoriano kantuan, musika formak eta musikaren historian diplomatu zen. Zairen irakasle izan zen eta Zaireko Museo Nazionaleko Ikerketa Saileko (Musika atala) arduraduna izan zen.
Euskadira itzultzean, musika pedagogia berrikuntzan lan egin zuen. Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Pedagogia Katedra eskuratu zuen eta bertan jardun zuen 2002an jubilatu zen arte. Funtsean, Luchy Mancisidor-ek Pedagogia Katedran profesionalki jarduteko erabilitako liburu, metodo eta dosierrak aurki daitezke. Donostian hil zen 2023ko otsailaren 23an.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A109
- Izenburua: Luchy Mancisidor
- Datak: ca. 1970 – 2001
- Tamaina eta euskarria: 3 kutxa eta liburutegi 2 m
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Mancisidor, Luchy (1937-)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Luchy Mancisidor, 1937an Zumaian jaiotako pedagogo eta musikologoa da. Pianista izanik, gregoriano kantuan, musika formak eta musikaren historian diplomatu zen. Zairen irakasle izan zen eta Zaireko Museo Nazionaleko Ikerketa Saileko (Musika atala) arduraduna izan zen.
Euskadira itzultzean, musika pedagogia berrikuntzan lan egin zuen. Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan pedagogia katedra eskuratu zuen eta bertan jardun zuen 2002an jubilatu zen arte. - Sarrerari buruzko datuak: 2002an dohaintzan sartu zen
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean, Luchy Mancisidor-ek pedagogia katedran profesionalki jarduteko erabilitako liburu, metodo eta dosierrak aurki daitezke
- Antolamentua:
A. Musika pedagogia liburuak
B. Musika eta partiturak dituzten liburuak
C. Katalogoak
D. Aldizkariak
E. Artikuluak
F. Dokumentazioa
G. Partiturak
H. Soinu dokumentuak
- Eskuratzekoak: Bere Zumaiako etxetik zetorren materialez osatutako bigarren sarrera bat egon zen 2010eko uztailaren 13an. Irakasle garaian erabili zituen liburuak, binilozko diskoak eta apunteak biltzen dira.
2011ko azaroaren 22an 5 magnetofoi zinta karrete sartu ziren.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2004an Lorena Bayón-ek egin zuen inbentarioa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia-San Sebastián
- Gaiak: Irakaskuntza musikala / Didaktika musikala / Liburutegi musikala