FUNTSA A108 – Aquilino Zudaire Galdeano
Aquilino Zudaire, Fr. Fidel de Échávarri erlijio izena zuenak, kaputxino eta musika zalea zen. 1892ko maiatzaren 17an jaio zen Allí-ko Bailaran (Nafarroa). Ordenatu ostean Txilera abiatu zen 1917an eta Argentinara beranduago. 1962an itzuli zen eta Hondarribiko Kaputxinoen Anaidian sartu zen. Hainbat erlijio musikako partituren kopiak egin zituen.
Funtsean euskal abesti tradizionalak biltzen dira bai eta euskal musikagileen eskuidatzitako partiturak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A108
- Izenburua: Aquilino Zudaire Galdeano
- Datak: c. 1910 – c. 1970
- Tamaina eta euskarria: 6 kutxa
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Zudaire Galdeano, Aquilino (Fr. Fidel de Echávarri)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Aquilino Zudaire, kaputxino eta musika zalea, 1892ko maiatzaren 17an jaio zen Allí-ko Bailaran (Nafarroa). Ordenatu ostean Txilera abiatu zen 1917an eta Argentinara beranduago. 1962an itzuli zen eta Hondarribiko Kaputxinoen Anaidian sartu zen. Hainbat erlijio musikako partituren kopiak egin zituen.
Funtsean euskal abesti tradizionalak biltzen dira bai eta euskal musikagileen eskuidatzitako partiturak. - Historia artxibistikoa: Aquilino Zudairen bildu eta kopiatutako dokumentuen bilduma.
- Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza. 1994an José Luis Ansorenak dohaintzan utzi zuen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Bilduma artifiziala. Euskal abesti tradizionalen bilduma, bai eta euskal musikagileen eskuidatzitako partituren kopiak.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Funtsa inbentariatu arte ezin da erabili.
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa egiteke duen funtsa.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Hondarribia
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Musika kantutegiak / Euskal folklorea