FUNTSA A107 – URRETA-ZULAIKA SENDIA
Urreta sendiaren disko bilduma. Hauetako zenbait disko Aita Donostiarenak izan ziren, gainerakoak Urreta sendiak Alacanten erosi zituen 1941 inguruan, sendia 1940an Frantziatik bueltatu zenean. Urte askotan Lasarteko “Mirentxu” Villan gorde ziren bai eta Donostiako Santa Katalina kalean, Maritxu Urretaren etxean, Aita Donostiaren iloba. 2002an Elena Martínez de Murguía y Urretak, Aita Donostiaren iloba-bilobak bilduma Eresbilera ekarri zuen. Donostiatik 13 disko eta album urdin bat iritsi ziren. Lasartetik 5 album (horietatik 2 gregorianoz) eta diskoz betetako 5 kutxa.
Aipagarriak dira euskal gaiei buruzko 36 disko Ravel edo Sarasate bezalako musikagileenak eta beste herrikoiagoak Eresoinkak interpretatzen zituenak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A107
- Izenburua: Colección Familia Urreta-Zulaika
- Datak: ca. 1920 – 1945
- Tamaina eta euskarria: 164 disko (30 cm-tako 117 disko eta 25 cm-tako 47 disko)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Urreta (Sendia)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Maritxu Urreta Zulaika, Aita Donostiaren iloba, 1915ean jaio zen Donostian. Ingelesa eta frantsesa Madrilgo Hizkuntzen Eskola Ofizialean ikasi zituen,eta 1935ean Londresera joan zen ikasketak areagotzera. Miguel Urreta abertzale gailenaren alaba, 1936an Lekeitiotik alde egin behar izan zuen, eta Bilbon ontziratu zen Frantzia aldera joateko. Hainbat egonaldiren ostean Ascain-en ezarri zen (Lapurdi) eta Alemaniaren okupazioak familia berriro ere 1940an itzultzera behartu zuen, Alacantera hain zuzen ere. 7 urtetatik argazkilaria, milaka argazki atera izan ditu eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kide da. “Txiki” marrazkilariaren ikasle izanik, hainbat marrazki modernisten autore da, esate baterako José Luis Muñoyerroren “Illargian ere euskaraz” lanaren euskararen itzulpenekoak (1967). Mª Dolores Aguirre antzerki zuzendariarekin lankidetza lanak egin zituen eta baita “Egan” eta “Zeruko Argia” publikazioetan. Eskiatzailea eta mendizalea, ehunka gailur igo ditu, Mont Blanc esate baterako, eta bere argazki kamerarekin eta talentu artistikoarekin paisai ugari hilezkortu ditu.
- Historia artxibistikoa: Urreta sendiaren disko bilduma. Hauetako zenbait disko Aita Donostiarenak izan ziren, gainerakoak Urreta sendiak Alacanten erosi zituen 1941 inguruan, sendia 1940ean Frantziatik bueltatu zenean. Urte askotan Lasarteko “Mirentxu” Villan gorde ziren bai eta Donostiako Santa Katalina kalean, Maritxu Urretaren etxean, Aita Donostiaren iloba. 2002an Elena Martínez de Murguía y Urretak, Aita Donostiaren iloba-bilobak bilduma Eresbilera ekarri zuen. Donostiatik 13 disko eta album urdin bat iritsi ziren. Lasartetik 5 album (horietatik 2 gregorianoz) eta diskoz betetako 5 kutxa.
- Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 2002ko abuztuaren 24an egin zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Aipagarriak dira euskal gaiei buruzko 36 disko Ravel edo Sarasate bezalako musikagileenak eta beste herrikoiagoak Eresoinkak interpretatzen zituenak. Gainerako diskoetan musika klasiko unibertsalen grabazioak daude eta ehun disko inguru Compañía Francesa del Gramófono-k argitaratu zituenak
- Antolamentua: Currens zenbakiak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Dokumentuak digitalizatu heinean kontsultatu daitezke.
- Kopiak egiteko baldintzak: Soilik ikasketa eta ikerketa helburua duten dokumentu digitalizatuak.
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Orokorrean egoera onean dauden arbelezko diskoak. Dozena erdi diskok haustura ezberdinak dituzte.
- Deskribapenerako baliabideak: 2002ko abuztua eta iraila bitartean Jaione Landabereak egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Ramon Aramburu (1892-)
- Lekuak: Donostia / Lasarte / Paris
- Gaiak: Soinu grabazioak / Musika akademikoa / Erlijio-musika