FUNTSA A106 – Andrés Etxebarria Etxebarria
Andrés Etxebarriak (1918-1996) Gasteizko apaiztegian ikasi zuen eta Julio Valdés izan zuen musika irakasle. 1943tik aurrera Amorebietako (Bizkaia) Santa María parrokiako organista izan zen, 1954ean “Zornotza Abesbatza” osatzen lagundu zuen, “Zornotza otxotea” sortu zuen eta 60. Hamarkadan Durangalde inguruko musika liturgia berria suspertu zituen.
Funtsean eskuidatzitako 74 partitura, 223 inprimatutakoak, 14 disko eta dokumentazioa daude.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A106
- Izenburua: Andrés Etxebarria Etxebarria
- Datak: ca. 1920 – 1994
- Tamaina eta euskarria: 10 kutxa (74 partitura eskuidatziak, 223 inprimatutako partiturak, 14 disko eta 20 fitxa dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Etxebarria Etxebarria, Andrés (1918 – 1996)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Andrés Etxebarriak Gasteizko Apaiztegian egin zituen musika ikasketak eta Julio Valdés izan zuen musika irakasle. 1943tik aurrera Amorebietako (Bizkaia) Santa María parrokiako organista izan zen, 1954an “Zornotza Abesbatza” osatzen lagundu zuen, “Zornotza otxotea” sortu zuen eta 60. Hamarkadan Durangalde inguruko musika liturgia berria suspertu zituen.
- Sarrerari buruzko datuak: Andrés Etxebarria Funtsa Mikel Etxebarriak, bere semea, dohaintzan eman zuen 2002ko otsailaren 4an.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean eskuidatzitako 74 partitura, 223 inprimatutakoak, 14 disko eta dokumentazioa daude.
- Antolamentua:
A. Musika erlijiosoa
B. Musika profanoa
C. Musika instrumentala
D. Zirriborroak
E. Biblioteka
F. Fonoteka
G. Documentazioa
H. Objetuak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Deskribapenerako baliabideak: 2003ak Mark Barnés-ek egin zuen inbentario informatikoa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Amorebieta
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Ahots eta pianorako musika / Musika herrikoia