FUNTSA A105 – ANGEL ARSUAGA
Angel Arsuaga 1867 inguruan jaio zen Tolosan. Ziurrenik Felipe Gorritiren ikasle izan zen. 1900 urtean, Madrilen kokatu zen Salvador eta San Nicolas parrokiako tituludun organista moduan. Organistaz gain irakasle ere izan zen. Bere bizitzari buruzko azken berriak 1934koak dira.
Funtsan eskuidatzitako eta inprimatutako partiturak daude. Arsuaga familiaren jabegokoak ziren partiturak daude eta Tolosako beste hainbat musikagileenak ere, esate baterako: Felipe Gorriti, Eduardo Mocoroa eta Tomas Mujicarenak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A105
- Izenburua: Angel Arsuaga
- Datak: ca. 1875 – ca.1925
- Tamaina eta euskarria: 0,3 m (2 kutxa)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Arsuaga, Angel
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Angel Arsuaga 1867 inguruan jaio zen Tolosan. Ziurrenik Felipe Gorritiren ikasle izan zen. 1900 urtean, Madrilen kokatu zen Salvador eta San Nicolas parrokiako tituludun organista moduan. Organistaz gain irakasle ere izan zen. Bere bizitzari buruzko azken berriak 1934koak dira.
- Historia artxibistikoa: Isidoro (Isitxo) Arzuaga Eguiazabal bere senideak, Angel Arsuagaren eskuidatziak Tolosan gordetzen zituen.
- Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 2001ean egin zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Eskuidatzitako eta inprimatutako partiturak. Funtsaren titulua Angel Ursuaga bada ere, bertan Arsuaga sendiaren jabegoak ziren partiturak eta Felipe Gorriti, Eduardo Mocoroa edo Tomas Mujica tolosarren hainbat partitura ere jasotzen dira.
- Antolamentua:
A. Angel Arsuaga-ren jatorrizko obra
B. Isidoro Arsuaga-ren obra
C. Tolosana
D. Biblioteka.
E. Dokumentazioa
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Latina
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Angel Arsuaga (c.1867-c.1934)
- Lekuak: Madril / Tolosa
- Gaiak: Musika erlijiosoa / Organo musika / Piano musika / Herri musika