Francisco Cotarelo-ren Dos Canciones

Francisco Cotarelo-ren Dos Canciones

No hay más que una escuela de canto, mekanografiatutako testua

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A104 – Mirentxu Zabalbeascoa


 

Mirentxu Zabalbeascoa (1916-2001) Donostian jaiotako abeslari lirikoa izan zen. Donostiako Orfeoiko kide izan zen. Josebe bere arrebaren eskutik jaso zuen bokal formazioa, eta Maitea abesbatzan ere parte hartu izan zuen. 1949an Compañía Lírica Donostiarra sortu zen Mª Teresa Hernández eta Juan Cubertaren eskutik, eta Madrilen Jesús Guridiren “Mirentxu” opera estreinatu zuten.
Funtsean 250 partitura daude, ahots musikakoak batez ere, bai eta programak, didaktika, gutunak eta dokumentazioa.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

. Erreferentzi-kodea: ES RE A104

. Izenburua: Mirentxu Zabalbeascoa

. Datak: 1901 – 1996

. Tamaina eta euskarria: 1.80 m (16 kutxa. 250 partitura)

TESTUINGURUA

. Sortzailearen izena: Zabalbeascoa Iregui, Mirentxu (1916-2001)

. Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Mirentxu Zabalbeascoa (1916-2001) Donostian jaiotako abeslari lirikoa izan zen. Donostiako Orfeoiko kide izan zen. Josebe bere arrebaren eskutik jaso zuen bokal formazioa, eta Maitea Abesbatzan ere parte hartu izan zuen. 1949an Compañía Lírica Donostiarra sortu zen Mª Teresa Hernández eta Juan Cubertaren eskutik, eta Madrilen Jesús Guridiren “Mirentxu” opera estreinatu zuten.

. Historia artxibistikoa: Berastegiko Danbolin-Txiki baserrian gordetako dokumentuak.

. Sarrerari buruzko datuak: Ainhoa Zabalbeaskoak Kosch-ek 2001eko abenduaren 12an Eresbili egindako dohaintza.

EDUKIA ETA EGITURA

. Garrantzia eta edukia: Funtsean 250 partitura daude, ahots musikakoak batez ere, bai eta programak, didaktika, gutunak eta dokumentazioa.

. Antolamentua:
A: Kantua (ahots eta pianoa), euskal musikagileen lanak.
B: Erlijio musika.
C: Lieder.
D: Ariak.
E: Abesti herrikoiak.
F: Operak.
G: Koru musika eta sinfoniko-korala, euskal musikagileen obrak
H: Obra erlijiosoak.
I: Obra profanoak.
J: Pianoa.
K: Didaktika, kantua.
L: Solfeoa.
M: Pianoa.
N: Programak.
O: Gutunak.
P: Beste batzu.

. Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea

. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik

GAKO-HITZAK

. Lekuak: Donostia-San Sebastián

. Gaiak: Ahots eta pianorako musika / Musika korala