FUNTSA A101 – LUIS MALLEA
Luis Mallea (1908-2003) 1931n apaiztu zen Oñatin, eta urte hartan bertan Argentira joan zen, Rosarioko San Miguel Parrokiako organista bezala aritu izan zelarik. Bertan, tiple eta gizonezkoen lehen korua sortu zuen, eta 1935ean, Buenos Aires-eko Ntra. Sra. del Valleko parrokiara joan zen organista eta kapera maisu lanak egitera. 1939an “Lagun Onak” abesbatza zuzentzen hasi zen. Frankoren agintariek Argentinatik ateratzera behartu zuten, eta Estatu Batuetara eraman zuten, Bronx-eko parrokiara hain zuzen ere, bertan 10 urtez egon zelarik.1977an Oñatira itzuli zen.
Luis Malleak euskarara egokitu zituen honako ahots musika partiturak biltzen ditu funtsak: : Ein Deutsches Requiem (Brahms); Die Schöpfung (Haydn); The Messiah (Haendel); Elijah (Mendelssohn); Hymn of Praise (Mendelssohn); Saint Paul(Mendelssohn).
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A101
- Izenburua: Luis Mallea
- Datak: c.1965 – c.1985
- Tamaina eta euskarria: 0,09 m (kutxa 1, 8 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Mallea, Luis (1908-2003)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Luis Mallea (1908-2003) 1931n apaiztu zen Oñatin, eta urte hartan bertan Argentira joan zen, Rosarioko San Miguel Parrokiako organista bezala aritu izan zelarik. Bertan, tiple eta gizonezkoen lehen korua sortu zuen, eta 1935ean, Buenos Aires-eko Ntra. Sra. del Valleko parrokiara joan zen organista eta kapera maisu lanak egitera. 1939an “Lagun Onak” abesbatza zuzentzen hasi zen. Frankoren agintariek Argentinatik ateratzera behartu zuten, eta Estatu Batuetara eraman zuten, Bronx-eko parrokiara hain zuzen ere, bertan 10 urtez egon zelarik.1977an Oñatira itzuli zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Luis Mallea berak 1985 inguruan egin zuen lagapena
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Luis Malleak euskarara egokitu zituen honako ahots musika partiturak biltzen ditu funtsak: : Ein Deutsches Requiem (Brahms); Die Schöpfung (Haydn); The Messiah (Haendel); Elijah (Mendelssohn); Hymn of Praise (Mendelssohn); Saint Paul(Mendelssohn).
- Antolamentua: Currens zenbakiak
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskera
- Deskribapenerako baliabideak: 2001 urtean inbentario informatikoa File-Maker-en.
GAKO-HITZAK
- Lekua: Buenos Aires
- Gaiak: Koru musika / Musika sinfoniko-korala / Diaspora