FUNTSA A100 – EUZKO ABESBATZA
Euzko Abesbatza 1932an sortutako orfeoia izan zen, euskal musika eta polifonikoa sustatzeko xedea izan zuena. 1932ko martxoaren 19an Buenaventura Zapirainen “Txanton Piperri”ren lehen aurkezpena egin zuten Victoria Eugenia antzokian. 1933an, Guridiren “Amaya” opera antzeztu zuten. Bartzelonatik itzultzean, elkartearen zuzendaritzak, Gabriel Olaizola bere zuzendaria omentzea erabaki zuen.
Funtsean hainbat euskal musikagileren partitura eta zatien kopiak aurkitzen dira, esate baterako Aita Donostia, Jesus Guridi, Bruno Imaz, Jose de Olaizola, Pablo Sorozabal eta Juan Maria Ugarte.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A100
- Izenburua: Euzko Abesbatza
- Datak: 1931 – 1936
- Tamaina eta euskarria: 0,15 m (kutxa 1, ca. 10 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Euzko Abesbatza
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1932ko urtarrilean sortutako orfeoia, bere araudia hilabete horretarko urtarrilaren 28an adostu zen. Lehen artikuluan aipatzen da euskal musika eta polifonikoa sustatzea izango dela elkartearen xedea. 1932ko martxoaren 19an Buenaventura Zapirainen “Txanton Piperri”ren lehen aurkezpena egin zuten Victoria Eugenia antzokian. Eusko Langileen Alkartasunaren alde opera errepikatu zuten, eta Aberri Eguna zela eta hirugarren aldiz eskainia izan zen Victoria Eugenia antzokian. 1932ko ekaineko uholdea zirela eta, Eusko Abesbatzak bi aurkezpen berri eskaini zituen Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 1933an, Victoria Eugenia antzokian berriro ere, Guridiren “Amaya” opera antzeztu zuten. Cristobal Altubek eta Matilde Zabalbeaskoak parte hartu zuten, Jesus Guridiren zuzendaritzapean. Abenduaren 3an eta 4an Bilbon aurkeztu zen. Bartzelonan ere “Amaya”ren hiru aurkezpen egin zituzten eta kontzertu bat Plaza de la Republican. Bartzelonatik itzultzean, elkartearen zuzendaritzak, Gabriel Olaizola bere zuzendaria omentzea erabaki zuen.
- Historia artxibistikoa: Gipuzkoako Foru Aldundiaren geletan gorde zen materiala 1984an bulegoak egokitzeko lanak egin ziren arte.
- Sarrerari buruzko datuak: Funtsa Jose Antonio Arana Martijak dohaintzan eman zuen 1987ko maiatzaren 29an. 1987an Manterola liburutegian erositako 8 abesti gehitu ziren..
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean euskal musikagileen partiturak eta obren zatiak jasotzen dira: Aita Donostia, Jesus Guridi, Bruno Imaz, Jose de Olaizola, Pablo Sorozabal eta Juan María de Ugarte.
- Antolamentua: Inbentarioa currens zenbakiekin antolatzen da, musikagileak alfabetikoki sailkatuz.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara nagusiki
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: Txistulari, VII. urtea, 2. aroa, 1934ko azaroa-abendua, 10. zenb., 9-11 or.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Gabriel Olaizola Gabarain (1891-1973)
- Lekuak: Donostia – San Sebastian
- Gaiak: Koru musika