Nekane Lasarte

M. Desfontaines-en Le bon vieux temps

PARTITURAK

Georg Friedrich Händel-en Coelestis dum spirat aura

PARTITURAK

FUNTSA A99 – Nekane Lasarte


 

Nekane Lasarte Errenterian jaio zen eta Donostiako Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak Mª Teresa Hernandez-ekin, geroago Parisen jarraitu zituenak. Donostiako Ganbera Orkestrako soprano bakarlaria izan zen eta Etorki ballet eta korukoa ere, beste batzuen artean. Erdi Aro eta Errenazimenduko abesbatzako irakasle eta aditua, Eresmin abesbatza sortu zuen, hainbat disko kaleratu zituenak.
Funtsean inprimatutako partiturak eta obren bildumak aurkitzen ditugu, aria-opera-kantata, lieder eta abesti generoetan.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A99
  • Izenburua: Nekane Lasarte
  • Datak: ca. 1940 – ca.1970
  • Tamaina eta euskarria: 0,60 m (4 kutxa) Inprimatutako149 partitura eta eskuidatzitako  3 partitura

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Lasarte, Nekane
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Nekane Lasarte Errenterian jaio zen eta Donostiako Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak Mª Teresa Hernandez-ekin, geroago Parisen jarraitu zituenak. Donostiako Ganbera Orkestrako soprano bakarlaria izan zen eta Etorki ballet eta korukoa ere, beste batzuen artean. Erdi Aro eta Errenazimenduko abesbatzako irakasle eta aditua, Eresmin abesbatza sortu zuen, hainbat disko kaleratu zituenak.
  • Sarrerari buruzko datuak: Funtsa dohaintza moduan sartu zen 1999ko martxoaren 5ean. Sarrera berria egon zen 2011ko martxoaren 3an

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsak inprimatutako partiturak biltzen ditu nagusiki. Soilik 3 dira eskuidatziak.
  • Antolamentua: Funtsa currens zenbaki bidez antolatzen da, bertan obrek honako ordena jarraitzen dutelarik: obren bildumak, ariak – operetak – kantatak lieder eta abestiak.
  • Eskuratzekoak: Sarrera berriak egon daitezke

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Partiturak frantsesez, alemanez, espainieraz eta italieraz.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2001eko maiatza eta ekaina bitartean Jon Ander Eizagirrek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Bibliografía: FALCÓN, Jesús. El Diario Vasco (2000), Urtarrilak 19

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Donostia-San Sebastián / Errenteria
  • Gaiak: Ahotsa eta pianorako musika / Antzerki musika / Musika akademikoa