Nemesio Otaño-ren Salbe

Comillaseko Schola Cantorum

Gernikako Arbola

Ignacio Tabuyok abestuta

Mignon operaren polonesa

Josefina Huguet-ek abestuta

La Bohème-en aria

Enrico Caruso-k abestuta

FUNTSA A96 – MANUEL OLIVÉ SANS


 

Manuel Olivé, Bartzelonako Columbia etxe diskografikoko soinu teknikaria izan zen. Lehenik Juan eta geroago Enrique Inurrietaren zuzendaritzapean lan egin zuen.
Funtsean, 1900 eta 1940 urte bitartean grabatutako diskoak daude, musika akademikokoak gehienak. Aipagarriak dira XX. Mendearen lehen hamarkadan grabatutako operen ariak, diskoaren alde batean inprimatuak. Enrico Caruso, Josefina Huguet edo Olimpia Boronaten ahotsak entzun daitezke.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A96
  • Izenburua: Colección de discos Manuel Olivé
  • Datak: ca. 1900 – 1940
  • Tamaina eta euskarria: 150 disko

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Olivé, Manuel
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Bartzelonako Columbia etxe diskografikoko soinu teknikaria izan zen. Lehenik Juan eta geroago Enrique Inurrietaren zuzendaritzapean lan egin zuen.
  • Historia artxibistikoa: Usurbilgo Casa Ugarten, Elisabete Giammbanco eta Adrián Berné Olivé-k zaintzen zuten bilduma. 2000 urtean Eresbilen sartu zen. Artxiboan sartzean funsaren inbentarioa egin zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Lagapena, 2000 abenduaren 15ean.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsean, 1900 eta 1940 urte bitartean grabatutako diskoak daude, musika akademikokoak gehienak. Aipagarriak dira XX. Mendearen lehen hamarkadan grabatutako operen ariak, diskoaren alde batean inprimatuak. Enrico Caruso, Josefina Huguet edo Olimpia Boronaten ahotsak entzun daitezke.
  • Antolamentua:
    Honako ataletan banatzen da:
    A. Albumak
    B. 25cm-tako diskoak
    D. 30 cm-tako diskoak
    E. Jatorrizko funden bilduma
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsultatzeko lehenik digitalizatu behar dira.
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: 78 b/m-ko arbelezko diskoak orokorrean egoera onean. Horietatik 11k hausturak zituzten.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2001ean katalogo informatikoa File-Maker-en.

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Bartzelona / Usurbil
  • Gaiak: Musika akademikoa / Soinu grabazioak