FUNTSA A95 – JOSE MARIA ARREGUI
Jose Maria Arregui 1918an jaio zen Donostian. Gerrate zibilean Parisera erbesteratu zen. Parisen, euskal zirkuluaren baitan, Danielle Martikorena bere emaztea ezagutu zuen. Argazkilari lanetan aritu zen eta Eresoinka Kultur ekimenaren dantza taldean parte hartu izan zuen. Beranduago, Iparraldean txistua irakatsi izan zuen, Hazparneko “Biligarroak” taldeko kideei adibidez. 1997an zendu zen.
Ahots musika eta korurako musika (erlijiosoa eta profanoa), txisturako musika, pianorako musika, aldizkariak, musika metodoak, zirriborroak, argazkiak, dokumentazio dosierra eta prentsa zatiak aurki daitezke funtsean.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A95
- Izenburua: Jose Maria Arregui
- Datak: c.1930 – 1997
- Tamaina eta euskarria: 0,45 m (3 kutxa). Inprimatutako 73 partitura, eskuidatzitako 82 partitura, material grafiko bi multzo eta 2 dokumentazio dosier ere aurki daitezke.
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Arregui, Jose Maria (1918-1997)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Jose Maria Arregui 1918an jaio zen Donostian. Gerrate zibilean Parisera erbesteratu zen. Parisen, euskal zirkuluaren baitan, Danielle Martikorena bere emaztea ezagutu zuen. Argazkilari moduan lan egin zuen eta Eresoinka kultur ekimeneko dantza taldean parte hartu izan zuen. Beranduago, Iparraldean txistua irakatsi izan zuen, Hazparneko “Biligarroak” taldeko kideei adibidez. 1997an zendu zen.
- Historia artxibistikoa: Danielle Martikorenak, Jose Maria Arreguiren alargunak, zaintzen zuen funtsa, eta bisita batean Eresbili dohaintzan eskaini zion.
- Sarrerari buruzko datuak: 2000ko azaroaren 16an funtsa dohaintza moduan sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsean ahots musika eta koru musika (erlijiosoa eta profanoa) partiturak aurki daitezke, bai eta txisturako musika, pianorako musika, aldizkariak eta musika metodoak, zirriborroak, argazkiak, dokumentazio dosierra eta prentsa zatiak.
- Antolamentua: Dokumentuak currens zenbakien arabera eta alfabetikoki sailkatzen dira. Konfiguratutako ordenaren laburpena honakoa litzateke:
. Ahots musika erlijiosoa
. Koru musika erlijiosoa (euskal musikagileak eta beste musikagile batzuk)
. Ahots musika profanoa
. Koru musika profanoa
. Koru musika akonpainamenduarekin
. Txistu musika
. Piano musika
. Argazkiak-partiturak
. Aldizkariak y musika metodoak
. Zirriborroak
. Dokumentazio dossierra eta prentsa zatiak - Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gaztelera nagusiki eta latina.
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Bibliografia: Hazparneko “Biligarroak” txistu taldearekin. Txistulari (1979), nº97. 4-5 or.
ARANA MARTIJA, José Antonio (1931-). Eresoinka embajada culturaL vasca 1937-1939. Vitoria-Gasteiz : Gobierno Vasco, 1986.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia – San Sebastian / Paris
- Gaiak: Koru musika / Txistu musika / Piano musika