J.M. Echeverriaren Vaporeuse (San Sebastián: A. Diaz et Cie.)

PIANORAKO OBRAK

Agustin Zuluagaren Cielito, tango (Bilbao: Manuel Vellido)

SEIKOTEAK

Columbia diskoetxearen kartela

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A88 – A. DIAZ Y COMPAÑIA


Ambrosio Diazek Donostian sortutako musika argitaletxea. 1892 arte Diaz eta Jornet bezala azaltzen da, Francisco Jornet inprimatzailearen bazkide. Badirudi 1893an, A. Diaz y Cia. bezala ezarri zela. C.G. Roder de Leipzig zen garai hartako inprimatzailea. Garai hartako paperen goiburuan “Casa Editorial y Almacén de Música, Pianos y Armoniums” azaltzen da. Gerrate zibilaren hasierarekin batera editorial jardueraren gainbehera etorri zen. 1962 arte, partitura eta musika tresnen salmenta eta konponketarako komertzio bezala jarraitu zuen.
Donostiako Askatasun Ibilbideko 24. zenbakian zegoen argitaletxea itxi zenean salgai zituzten partiturak biltzen da funtsean. Guztira 5.658 inprimatutako partitura, eskuidatzitako 3 partitura, 7 liburu, 24 dokumentu administratibo, 6 kartel eta beste hainbat material.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A88
  • Izenburua: A. Diaz y Compañia
  • Datak: ca. 1890 – ca.1950
  • Tamaina eta euskarria: 15,3 m. (101 kutxa)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena:  A. Diaz y Compañia
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Ambrosio Diazek Donostian sortutako musika argitaletxea. 1892 arte Diaz eta Jornet bezala azaltzen da, Francisco Jornet inprimatzailearen bazkide. Badirudi 1893an, A. Diaz y Cia. bezala ezarri zela. C.G. Röder de Leipzig zen garai hartako inprimatzailea. Garai hartako paperen goiburuan “Casa Editorial y Almacén de Música, Pianos y Armoniums” azaltzen da. Gerrate zibilaren hasierarekin batera editorial jardueraren gainbehera etorri zen. 1962 arte, partitura eta musika tresnen salmenta eta konponketarako komertzio bezala jarraitu zuen.
    Jose Mª Echeverria, Fabian de Furundarena, Eduardo Mocoroa, Alfonso de Ugarte, Guillermo Lazcano, Alfredo Larrocha, Raimundo Sarriegui eta Ignacio Tabuyoren partiturak argitaratu zituzten. Azken hau, dendan egiten zituzten solasaldietan maiz egoten zen. Isaac Albenizen lehen hiru edizioak ere egin zituzten.
  • Historia artxibistikoa: Funtsa familiaren egoitzan gorde zen 90eko hamarkada arte, orduan antikuario bati etxeko eduki guztia saldu zitzaion. Etxeko liburutegia eta  dokumentazio guztia Gasteizko “El Cafetal” liburu-dendak erosi zuen eta honek Eresbili eskaini zion.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1999ko maiatzaren 12an Eresbilek erosi zuen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Donostiako Askatasun Ibilbideko 24. zenbakian zegoen argitaletxea itxi zenean salgai zituzten partiturak biltzen da funtsean. Guztira 5.658 inprimatutako partitura, eskuidatzitako 3 partitura, 7 liburu, 24 dokumentu administratibo, 6 kartel eta beste hainbat material.
  • Antolamentua: Partiturak, inprimatuak gehienak, larruzko hauspoak zituen kartoizko karpetetan gordean zeuden. Karpetek hasiera batean izan zezaketen ordena mantentzen saiatu zen.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Argitaletxearen jabea zen familiak, zenbait dokumentazio administratibo gordetzen du

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: José Mª Echeverria (1855-c.1946) / Fabian Furundarena (1862-1928) / Isaac Albeniz (1860-1909)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Musika argitaletxeak / Musika lirikoa / Piano musika / Ahots eta pianorako musika