FUNTSA A084 – ELKARLANEAN
1972an, euskal kulturaren munduko hogei gaztek Elkar sortu zuten Iparraldean. Urte horretan bertan Goiztiri disko-etxea erosi zuten. 1974an, Iparraldeko hogei kideei Hegoaldeko beste hainbeste batu zitzaizkien. Ofizialki, Donostian sortu zen Elkar argitaletxea 1977an, eta urte gutxiren buruan sektoreko lider bihurtu zen. 1983an grabazio-estudioak ireki zituen Lasarten. 1980ko hamarkadan Artezi (1981), Soñua (1984) —gero Oihuka bihurtu zena—, Herri Gogoa (1985) eta Xoxoa (1990) ekoizpenak eskuratu zituen; Oihuka zigilu gisa mantendu zen. 1987an, Durangoko Azokan euskal diskoetxeen historiako lehen bi disko trinkoak aurkeztu zituzten: Benito Lertxundiren “Mauleko bidean” eta Oskorriren “Hamabost urte eta gero hau”. 1992an grabazio-estudio berriak inauguratu zituzten Donostiako Igarako auzoan. 1997an Elkar argitaletxea Elkarlanean bihurtu zen. 2001ean, Elkarlaneanek, Esan Ozenki eta Metak ekoizleekin batera, Boza argitaletxea sortu zuen.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
• Funts kodea: ES RE A084
• Izenburua: Elkarlanean
• Datak: 1998 – 2006
• Bolumena eta euskarria: 30 disko trinko grabagarri, prentsa-dokumentazioko dosierren 8 kutxa
TESTUINGURUA
• Ekoizlearen izena: Elkarlanean
• Ekoizlearen historia: 1972an, euskal kulturaren munduko hogei gaztek Elkar sortu zuten Iparraldean. Urte horretan bertan Goiztiri disko-etxea erosi zuten. 1974an, Iparraldeko hogei kideei Hegoaldeko beste hainbeste batu zitzaizkien. Ofizialki, Donostian sortu zen Elkar argitaletxea 1977an, eta urte gutxiren buruan sektoreko lider bihurtu zen. 1983an grabazio-estudioak ireki zituen Lasarten. 1980ko hamarkadan Artezi (1981), Soñua (1984) —gero Oihuka bihurtu zena—, Herri Gogoa (1985) eta Xoxoa (1990) ekoizpenak eskuratu zituen; Oihuka zigilu gisa mantendu zen. 1987an, Durangoko Azokan euskal diskoetxeen historiako lehen bi disko trinkoak aurkeztu zituzten: Benito Lertxundiren “Mauleko bidean” eta Oskorriren “Hamabost urte eta gero hau”. 1992an grabazio-estudio berriak inauguratu zituzten Donostiako Igarako auzoan. 1997an Elkar argitaletxea Elkarlanean bihurtu zen. 2001ean, Elkarlaneanek, Esan Ozenki eta Metak ekoizleekin batera, Boza argitaletxea sortu zuen. Azken urteetan, Oihuka zigiluaz gain, honako azpizigilu hauek sortu dituzte: Triki, Laida, Oro Music eta Elkar Klasik.
• Artxiboaren historia: 1997an Elkarlanean-ek uholdeak izan zituen Igarako egoitzan eta bere master askoren zati handi bat galdu zuen. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu zion master berriak egiteko; baldintza gisa, master horiek Eresbilen gordailutzea eskatu zen. Materialaren bi entrega egin ziren 1999an: bata 14 masterrekin eta bestea 16rekin.
• Sarrerari buruzko datuak: 1999ko urtarrilaren 29an sartu ziren soinu-grabazioak.
EDUKIA ETA EGITURA
• Edukiaren irismena: Elkar etxeko euskal folklore eta musika herrikoiaren grabazioak, eta Esan Ozenki zigiluaren ekoizpenei buruzko elkarrizketa eta artikuluak jasotzen dituzten prentsa-zatiak.
• Antolaketa sistema:
AZPIFUNTSA A – Elkar. Master kopiak disko trinko grabagarrietan (1998–1999)
AZPIFUNTSA B – Esan Ozenki. Bere ekoizpenei buruzko dokumentazioa
• Sarrera berriak: 2021eko uztailaren 28an, Elkarrek Igaratik Adunara egoitza aldatu zuenean, Andrés Camio “Jitu”, Elkarreko soinu-teknikariak, Esan Ozenki diskoetxeari buruzko sei dokumentazio-kutxa bidali zituen; bertan lan egin zuen Elkarren hasi aurretik. Urte bereko abuztuan dokumentazio-kutxa bat gehiago gehitu zen.
SARBIDE ETA ERABILERA BALDINTZAK
• Sarbide baldintzak: Grabazioetarako sarbidea mugatua da.
• Erreprodukzio baldintzak: Debekatuta dago grabazioak erreproduzitzea.
• Dokumentuen hizkuntzak: Batez ere euskara.
• Ezaugarri fisikoak: A azpifuntseko erregistroak euskarri oso ezegonkorrean daude, eta horrek kontserbazioa baldintzatu dezake.
• Deskribapen tresnak: FileMaker-en inbentariatua. A azpifuntsa BBk deskribatu zuen 1999ko martxoan eta 2000ko urtarrilean; B azpifuntsa JLk 2026ko martxoan.
LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
• Bibliografia:
25 urte Euskal Kulturgintzan. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, 2001. 167 or.
Elkar aldizkaria. Donostia: Elkar Megadendak, 2005-
Camio, Andrés. Ekoizpen diskografikoa eta haren banaketa Euskal Herrian = La producción discográfica del País Vasco y su distribución. Streaming bidezko musika: musikaren negozioa aro digitalean eta haren zaintza etorkizunerako kultur adierazpen gisa = Música en streaming: el negocio de la música en la era digital y su preservación como manifestación cultural para el futuro. Eresbil, 2025.
GAKO-HITZAK
Soinu-grabazioak / Dokumentazioa / Diskoetxeak / Musika-taldeak / Interpreteak / Musika herrikoia / Euskal Herria


