José León Urreta

(1912-1998)

José León Urreta-ren Danza Vasca, pianoarentzat (1960)

ESKUIDATZI MUSIKALAK

Isaac Albéniz-en Iberia (París: Max Eschig, 1927)

LIBURUTEGI MUSIKALA – PARTITURAK

Gabriel Laplane-ren Albéniz: su vida y obra (Barcelona: Noguer, 1958)

LIBURUTEGI MUSIKALA – LIBURUAK

Katazka, “Revista Musical Vaska”, 1. zbk., Donostia, 1936ko ekaina

LIBURUTEGI MUSIKALA – ALDIZKARIAK

FUNTSA A79 – José León Urreta


 

José León Aizpitartek (1912-1998) musika kritikari eta musikagile jarduerak Donostian gartu zituen. Solfeoa Buenaventura Zapirainekin ikasi zuen, pianoa José Mª Agestarekin, harmonia eta konposizioa Luis Urteagarekin eta José Antonio Donostiarekin, eta instrumentazioa Francisco Escuderorekin. 20 urtez Unidad egunkariko musika kritikaria izan zen.
Berak idatzitako partitura eskuidatziak eta inprimatutakoak, beste autoreen konposizioak, poltsikoko partiturak, liburuak, metodoak, aldizkariak eta dokumentazioa aurki daitezke funtsean.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A79
  • Izenburua: José León Urreta
  • Datak: 1929 – 1998
  • Tamaina eta euskarria: 43 kutxa (ca. 1113 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Urreta Aizpitarte, José León (1912-1998)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1912ko martxoaren 24an José León Urreta Aizpitarte jaio zen Donostian. Solfeoa Buenaventura Zapirainekin ikasi zuen, pianoa José Mª Agestarekin, harmonia eta konposizioa Luis Urteagarekin eta instrumentazioa Francisco Escuderorekin. 20 urtez Unidad egunkariko musika kritikaria izan zen. 1998ko urriaren 29an zendu zen Donostian.
  • Historia artxibistikoa: José León Urretak José Luis Ansorenari eskaini zion bere funtsa. Bera hil ostean, Xabier Aramburuk bere funts osoa Eresbilera ekarri zuen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Dohaintza 1998ko uztailaren 23an egin zen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Berak idatzitako partitura eskuidatziak eta inprimatutakoak, beste autoreen konposizioak, poltsikoko partiturak, liburuak, metodoak, aldizkariak eta dokumentazioa aurki daitezke funtsean.
  • Antolamentua:

Berak idatzitako partitura eskuidatziak eta inprimatutakoak
Beste egileen konposizioak
Sakelako partiturak
Liburuak
Metodoak
Aldizkariak
Dokumentazioa

  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: 2000 urtean egin zuen E.Ok katalogo informatikoa Filemaker-en.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: José León Urreta (1912-1998)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Musika didaktika / Ganbera musika / Pianorako musika / Ahots eta pianorako musika / Musika herrikoia / Musika erlijiosoa