FUNTSA A75 – EUSKALERRIKO TXISTULARIEN ELKARTEA
Euskalerriko Txistularien Elkarteak jasotako partituren bilduma da. Bertan aintzinako txistulariek eskuidatzitako koadernoak aurkitzen ditugu, bai eta Txistulari aldizkarirako hautatutako partiturak, eta bilduma edo funts txikiak ere jasotzen ditu, Policarpo Garay txistulariarena esate baterako . Koadernoek batez ere txistu bakarlarirako piezak jasotzen dituzte, eta publikatzeko ziren partiturak txistu banda klasikorako dira.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A75
- Izenburua: Euskalerriko Txistularien Elkartea
- Datak: ca. 1900 –
- Volumen y soporte: Tamaina eta euskarria: 12 kutxa
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Euskalerriko Txistularien Elkartea
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1927 urtean sortu zen. Elkarte honek gaur egun, guti goiti-beheiti, bi mila bazkide du. Txistularien ihardueraren ardatz nagusia izan da elkarte hau. Urteotan, Francoren diktaduraren urte batzuetan izan ezik, “Txistulari” aldizkaria argitara eman du. Aldizkari hau hiruhilabetekaria da, albiste eta partitura asko dauka. Elkarteak, hein berean, ezin konta ahal alarde eta kontzertu antolatu du, hala nola hitzaldi eta ikastaro anitz ere. Orain arte 200 bat pasata dira argitaratutako aleak, berauetan zazpi mila baina musikadun orri gehiago daude inprimaturik honek auztiak elkarteak urteotan barna egindako lan eskergaren berri zehatza damaigularik.
- Historia artxibistikoa: Hasiera batean partiturak Donostiako Udal Txistulari Bandaren bulegoan ez ezik, Euskalerriko Txistulari Elkartearen bulegoan ere gordetzen ziren.
- Sarrerari buruzko datuak: Partiturak aldiro Josean Altunak ekartzen zituen, 1994tik aurrera Donostiako Udal Txistulari Bandako kide jubilatua zena.
EDUKIA ETA EGITURA
- Antolamentua:
A. Antzinako txistularien errepertorioak. Koadernoak.
B. Antzinako txistularien errepertorioak. Orri solteak
C. Policarpo Garay-ren errepertorioa
D. Txistulari aldizkariak argitaratutako partiturak
E. Txistu taldeen partiturak
Z. Dokumentazioa - Eskuratzekoak: Funts irekia
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Kopiei buruzko informazioa: Partitura batzuk, Txistulari aldizkaria argitaratzeko erabiltzen ziren orginalak dira.
GAKO-HITZAK
- Gaiak: Txistu musika / tradiziozko musika