Babil Echarri

(1903-1986)

Babil Echarri-ren Veni, Creator Spiritus, hiru ahots eta organoarentzat (1923)

JAUNAREN OMENEZKO LANAK

Babil Echarri-ren Intermedio, organoarentzat

ORGANO EDO HARMONIUM-ERAKO LANAK

Babil Echarri-ren Los Lirios de Alcalá, haur-zarzuelatxoa

KONPOSIZIO PROFANOAK

FUNTSA A71 – Babil Echarri


 

Babil Echarrik (Miranda de Arga, 1903 – Oviedo, 1986) musika jarduera Madrilen garatu zuen nagusiki. Lehen musika ezaguerak Marín Gambiaren bitartez jaso zituen, Miranda de Argako organista. Organo-jotzaile autodidakta izanik, José Mª Beobidek klaseak eman zizkion. 1916an Santo Domingo de la Calzadako nobiziotzaurrean sartu zen, Inmaculado Corazón de Maríako misiolari bilakatuz. Erromara lekualdatu zen eta 1929an apaiztu zen. Donostian denboraldi bat eman ondoren, Madrilera abiatu zen Corpu Christi parrokiako organista bilakatuz.
Funtsean Babil Echarriren musika sorkuntzaren 436 kopia daude, erlijiosoak gehienak, 25 profanoak izan ezik.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A71
  • Izenburua: Babil Echarri
  • Datak: 1903 – 1986
  • Tamaina eta euskarria: 3 kutxa (436 partitura)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Echarri, Babil (1903-1986)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Babil Echarri 1903ko urtarrilaren 24an jaio zen, Miranda de Argan (Nafarroa). Lehen musika ezaguerak Marín Gambiaren bitartez jaso zituen, Miranda de Argako organista. Organo-jotzaile autodidakta izanik, José Mª Beobidek klaseak eman zizkion.
    1916an Santo Domingo de la Calzadako nobiziotzaurrean sartu zen, Inmaculado Corazón de Maríako misiolari bilakatuz. Erromara lekualdatu zen eta 1929an apaiztu zen. Donostian denboraldi bat eman ondoren, Madrilera abiatu zen Corpu Christi parrokiako organista bilakatuz. 1937an Tesoro Sacro Musical aldizkariko zuzendaritza eta kudeaketa bere gain hartu zituen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Ignacio Cambeiro-ren dohaintza, CMF (Gijón)

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fotokopiatutako partiturak, gehienak musika erlijiosokoak, 25 profanoak izan ezik.
  • Antolamentua:

1. Jaunaren omenez
2. Meza Santua
3. Sakramentu Santua
4. Maria Deuna
5. Santuen omenez
6. Organo edo harmonium
7. Konposizio profanoak
8. Hamabi asturiarrak

  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Ignacio Cambeirrok egindako inbentarioa (Gijón 1998/05/08). 1997an Beatriz Balerdik egin zuen katalogo informatikoa FileMaker-en.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Jatorrizko lanak Leongo Archivo de la Curia Provincial de los Misioneros Claretianos –en daude.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Babil Echarri, CMF (1903-1986)
  • Lekuak: Madrid
  • Gaiak: Espainiako folklorea / Koru musika / Organorako musika / Musika erlijiosoa