Regino Sorozabalen Gurs pasodoblea, eskuidatzia

INSTRUMENTU TALDERAKO MUSIKA

Regino Sorozabalen Iturri Negarra, partitura imprimatua

AHOTS ETA PIANORAKO MUSIKA

Regino Sorozabalen Chamberilera sainete lirikoa, eskuidatzia

MUSIKA LIRIKOA

FUNTSA A66 –  REGINO SOROZABAL


 

Regino Sorozabal Mariezcurrena (Donostia, 1900 – Madril, 1971), biolontxelista eta musikagilea, solfeo, biolontxelo eta piano ikasketak Donostiako Musika Akademian egiten hasi zen. 1925ean Gasteizko Kontserbatorioko Biolontxelo irakasle plaza lortu zuen.
Gerrate zibilean atxilotua izan eta gero, Gurseko kontzentrazio-esparruan bukatu zuen. Espainiara itzultzean, Madrilen bizi izan zen, gerra aurretik bertako Udal Orfeoiko zuzendari izan zelarik, eta aurrerago Pablo bere anaiak zuzentzen zuen Orkestra Filarmonikako kide izan zelarik.
Funtsean, berak eskuz-idatzitako 10 partitura daude (bereak eta beste autoreen lanen kopiak), inprimatutako partitura bat, bi libreto, ariketak eta zirriborroak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A66
  • Izenburua: Regino Sorozabal
  • Datak: c.1930 – c.1950
  • Tamaina eta euskarria: 0,15 m (1 kutxa, ca. 14 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Sorozabal Mariezcurrena, Regino (1900-1971)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Regino Sorozabal Mariezcurrena (Donostia, 1900 – Madril, 1971), biolontxelista eta musikagilea, solfeo, biolontxelo eta piano ikasketak Donostiako Musika Akademian egiten hasi zen, Alfredo Larrocha eta Jose de Olaizola maisuekin. 14 urterekin bere herriko Miramar zineman biolontxelista moduan emanaldiak eskaintzen zituen, bertatik Gran Casino Orkestra joan zen, bertan Pablo bere anaia biolina jotzen zuelarik.
    1925ean Gasteizko Kontserbatorioko Biolontxelo irakasle plaza eskuratu zuen oposizioz. Gerrate zibilean nazionalek atxilotu zuten eta Bartzelonan denboraldi labur bat eman ostean (trukean gune errepublikanora itzulia izan zen) Gurseko kontzentrazio-esparrura eraman zuten.
    Frantziara erbesteratu zenean Biarritzera joan zen eta bertan kabareteko biolontxelista eta pianista gisa lan egin zuen. Espainiara itzultzean, Madrilen bizi izan zen, gerra aurretik bertako Udal Orfeoiko zuzendari izan zelarik, eta aurrerago Pablo bere anaiak zuzentzen zuen Orkestra Filarmonikako kide izan zelarik.
    Bi ekitaldietako sainete liriko bat idatzi zuen, “Modos nuevos o El Madrid de los rascacielos” 1936an Gasteizen amaitu zuena, eta ahots eta pianorako “Iturri-negarra” abestia, Esteban de Urquiaga “Lauaxeta”ren hitzekin (1948).
  • Historia artxibistikoa: Funtsa Pablo Sorozabalek zaintzen zuen eta dohaintzan eman zuen 1996ko irailaren 26an.
  • Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 1996ko irailaren 26an sartu zen Eresbilera.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsan, berak eskuz-idatzitako 10 partitura daude (bereak eta beste autoreen lanen kopiak), inprimatutako partitura bat, bi libreto, ariketak eta zirriborroak.
  • Antolamentua: Currens zenbakiak
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Regino Sorozabal (1900-1971)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastian / Madril
  • Gaiak: Musika kantutegiak / Libretoak / Herri musika / Preso politikoak