José Mª Olaizola-ren Te Deum, 1937

ESKUIDATZITAKO MUSIKA

Francisco Civil-EN Amor y Danza (Darmstadt: Edition Tonos, 1966)

MUSIKA ERLIJIOSO KORALA

T. L. de Victoria-ren Missa “Quarti toni” (Rastibonae: F. Pustet, 1883)

MUSIKA ERLIJIOSOA

Meza Deun’eko Abestiak (Bilbao, 1965)

MUSIKA ERLIJIOSOA

Revue Musicale, 1922ko azaroa, gehigarri musikala

ALDIZKARIA

FUNTSA A62 – José María Olaizola Azcue


 

José María Olaizola Azcuek (Zumaia, 1893- Bilbo, 1979) eliz eta musika ikasketak Valladolid-eko seminarioan egin zituen. 1917an Oñatiko parrokiako organista plaza bete zuen, 1920an Zumaiakoa, 1936an Errenteriakoa eta 1939an Bilboko San Vicente de Abandokoa.
1950ean Bilboko Katedraleko Kapera maisu plaza irabazi zuen. 1957-58an eta 1965-66an, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria izan zen.
Fondoan eskuz idatzitako 268 partitura (bereak eta beste autoreen kopiak ere), inprimatutako 501 partitura, 82 liburu, 12 aldizkari, 17 dokumentazio fitxa, 4 programa, 2 gutun, postal 1, 2 egunkari zati eta argazki bat daude.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A62
  • Izenburua: José María Olaizola Azcue
  • Datak: 1893 – 1979
  • Tamaina eta euskarria: 6,6 m (44 kutxa, ca. 890 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Olaizola Azcue, José María (1893-1979)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1893an Zumaian jaio zen (Gipuzkoa). 1903an Valladolid-eko seminarioan sartu zen, eta bertan egin zituen eliz eta musika ikasketak. Seminarioko abesbatzan tiple izan zen, eta bertako organista titularra izan zen 1912 arte. Apaiztu ostean, 1917an Oñatiko parrokiako organista izendatu zuten, 1920an Zumaiakoa, 1936an Errenteriakoa, 1939an Bilboko San Vicente de Abandokoa. 1950en Bilboko katedraleko Kapera Maisu plaza irabazi zuen. 1957-58an eta 1965-66an, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria izan zen.
    1957ko abenduaren 26an, Bilboko Katedralean José Mª Olaizola Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Kapera Maisu izendatzeko ekitaldi ospetsua egin zen. Musikagile gisa izandako jardueraz gain, berak egindako musika literatura lanak garrantzitsuak izan ziren, “Música Vasca”, “Madurez artística y espiritual de Vicente Goicoechea en Valladolid”, esate baterako. 1979ko irailaren 26an hil zen.
  • Historia artxibistikoa: Funtsa Euskaltzaindiaren Azkue bibliotekan gordetzen zen (Bilbo).
  • Sarrerari buruzko datuak: Funtsa 1991ko uztailaren 4an sartu zen Eresbilen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoan eskuz idatzitako 268 partitura (bereak eta beste autoreen kopiak ere), inprimatutako 501 partitura, 82 liburu, 12 aldizkari, 17 dokumentazio fitxa, 4 programa, 2 gutun, postal 1, 2 egunkari zati eta argazki bat daude.
  • Antolamentua: Inbentarioa currens zenbakien arabera antolatua dago eta honako eskema jarraitzen du:

. Eskuidatzitako musika
. Oratorioak; Operak
. Sakelako partiturak eta erredukzioak
. Ahots bakarra
. Genero profanoko ahotsa laguntzarekin
. Genero erlijiozko ahotsa laguntzarekin
. Koru a capella erlijiosoa
. Genero erlijiozko korua laguntzarekin
. Koru profanoa
. Haur-musika
. Organoa
. Pianoa
. Pianoa 4 eskutara
. Ganberako eta txisturako musika
. Monografiak eta metodoak
. Aldizkariak eta gehigarri musikalak
. Documentazioa

  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara, gaztelera eta latina nagusiki
  • Deskribapenerako baliabideak: 1999ko otsaila eta maiatza bitartean Beatriz Balerdik egin zuen katalogo informatikoa. 2003ko maiatzaren 22an Jon Ander Eizagirrek fitxa bat gehitu zuen eta 2007ko apirilaren 10ean Mark Barnés-ek beste 29 gehitu zituen.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: José María Olaizola Azcue (1893-1979)
  • Lekuak: Zumaia / Bilbao / Errenteria
  • Gaiak: Koru musika / Organorako musika / Ahots eta akonpainamenturako musika / Musika erlijiosoa