FUNTSA A59 – GREGORIO MENDIVIL
Abeslari profesionala eta musikagilea izan zen Gregorio Mendivil arabarra (Legutio, 1854). Apaiz ordenatu zenean tenore kargua hartu zuen Jacan (Huesca) 1890eko martxoaren 5ean. Toledoko katedraleko lehen tenore plaza eskuratu zuen eta beranduago Madrileko katedralekoa. Funtsan, berak eskuz idatzitako erlijio musika konposizioak gordetzen dira, 1888 eta 1908 bitartean konposatutakoak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A59
- Izenburua: Gregorio Mendivil
- Datak: 1888 – 1908
- Tamaina eta euskarria: 0,3 m (2 kutxa, ca. 69 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Martinez Mendivil, Gregorio
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Abeslari profesionala eta musikagilea izan zen Gregorio Mendívil arabarra (Legutio, 1854). Apaiz ordenatu zenean Tenore kargua hartu zuen Jacan (Huesca) 1890eko martxoaren 5ean. Toledoko katedraleko lehen tenore plaza eskuratu zuen eta beranduago Madrileko katedralekoa.
- Sarrerari buruzko datuak: 1995eko azaroaren 15ean Eresbilen sartu zen funtsa, Madrilgo Mariano García-ri erosia.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Funtsan, Gregorio Mendivilek eskuz idatzitako erlijio musika konposizioak gordetzen dira, 1888 eta 1908 bitartean konposatutakoak.
- Antolamentua: Funtsa currens zenbakiak jarraituz ordenatu da, Gregorio Mendívilek egindako musika lanak alfabetikoki antolatuak azaltzen direlarik.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Latina nagusiki
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Gregorio Mendivilen obraren zati garrantzitsu bat Donostiako Gros auzoko San Ignazio parrokian gordetzen da.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Gregorio Mendivil
- Lekuak: Jaca / Toledo / Madril
- Gaiak: Koru musika / Ahots eta akonpainamendurako musika / Musika erlijiosoa