Radio San Sebastian-i eskainitako albuma

 78 b/min-ko diskoak. 50. urteak

Decca, 1954

Discos Columbiak (Donostia) egindako diskoa

Zentsurak debekatutakoak

La chica del 17 eta Las tardes del Ritz

Columbia Lantegiaren LPa, 1962

Single

Discos Columbia (Donostia), 1959

Pepe Villa-ren mariachiarekin

Discos Columbia (Donostia), 1959

Zentsuratuta

Single. RCA (Madril). 50. urteak

FUNTSA A55 – RADIO SAN SEBASTIÁN


 

1924eko Azaroaren 24ean, Sabino Urcelayetak bultzatuta, Radio San Sabastián sortu zen. Lehen saioak hainbat aktore, kantari eta intelektualen elkarrizketekin hornitzen ziren. Irratiak bere orkestra zuen. FM irratitik 40 principales gazte-erritmoen irratia sortu zen.
Funtsak, irratia sortu zenetik (50. hamarkadan) 1995ean desagertu zen arte, igorritako 26.088 disko biltzen ditu. Irratian erabiltzen ziren eskuzko fitxategien diskoak ere biltzen ditu.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzia-kodea: ES RE A55
  • Izenburua: Fonoteca de Radio San Sebastián disko-bilduma
  • Datak: ca. 1954 – 1995
  • Tamaina eta euskarria: 5246 LP diska eta 21.026 single diskak.

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Cadena Ser. Radio San Sebastián
    Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1924eko Azaroaren 24ean, Sabino Urcelayetak bultzatuta, Radio San Sabastián sortu zen. Irrati igorgailua Igeldo mendian zegoen. Lehen saioak hainbat aktore, kantari eta intelektualen elkarrizketekin hornitzen ziren. Irratiak bere orkestra zuen.
    40. hamarkadan, irratiko aktore koadroak Juan Cubetaren zuzendaritzapean, Espainiako antzezlanak zein unibertsalak interpretatzen zituen zuzenean. 50. hamarkadan, harizko magnetofoiak, teknologia aurrerakuntza garrantzitsua suposatu zuen, programa berriak grabatzea ahalbidetu baitzuen. “La hora 13” edo berriemaile sare garrantzitsua zuen “Guipúzcoa informativo” saioak sortu ziren, bai eta Cadena SER-ek ekoiztutako hainbat programa: “Cabalgata fin de Semana”, “Ustedes son formidables”, “Carrusel deportivo” edo irrai-nobela famatuak. FM emisoratik 40 principales irratsaio famatua sortu zen.
  • Historia artxibistikoa: Radio San Sebastián-ek, bere zaintzailearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiari bere fonoteka eskaini zion. 1994ko abenduan, Kultura Diputatuak, Mª Jesús Aramburuk, Radio San Sebastián fonotekari buruzko txostena eskatu zion Eresbili. Txosten hori zela eta, Gipuzkoako Aldundiak funtsa Eresbilen uztea erabaki zuen. Handik aurrera, sarrera gauzatzeko elkarrizketa guztiak, Carlos Ramirez bere zuzendariarekin egin ziren.
    Irratiak hainbat sute jasan zituen, eta bere fonotekaren zati garrantzitsu bat galdu egin zen, eta fonoteka honetan egon zitezkeen arbelezko diskoetatik soilik bi iritzi ziren Eresbilera. Askatasunaren Ibilbideko egoitzan jasandako sutearen ondorioz, diskoak nahiko zikin heldu ziren Eresbilera.
  • Sarrerari buruzko datuak: Lagapena 1995eko uztailaren 10ean egin zen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsak, irratia sortu zenetik (50. hamarkadan) 1995ean desagertu zen arte, igorritako 26.229 disko biltzen ditu. Irratian erabiltzen ziren eskuzko fitxategien diskoak ere biltzen ditu.
  • Antolamentua: Bi multzotan sailkatzen dira: L 33 b/min-ko disko eta S 45 b/min-ko disko
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Binilozko diskoak oso erabiliak zeuden. Euskarriaren narriadura dela eta soinua batzuetan txarra da. Disko zaharrenen fundak oso hondatuak zeunden.
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa paperean egin zen. 1996an Jaione Landabereak egin zuen LPen katalogazioa File-Makerren, eta singleenak Beatriz Balerdik 1998an. Euskal gaiarekin zerikusia duten diskoak Absys katalogoan barneratu dira.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Bibliografia: Sada, Javier Mª. Retrato de una ciudad con Radio = Hiri irratidun baten erretratua. San Sebastián: Radio San Sebastián, Cadena Ser, 2000. 84 or.

GAKO-HITZAK

  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Irrati Fonoteka / Soinu grabazioak / Herri-musika