FUNTSA A54 – IMANOL OLAIZOLA
Imanol Olaizola (Donostia, 1920- ), euskal musika sustatzailea, abeslari, aktore eta eszena zuzendari afizionatu gisa aritu izan zen antzerki, irrati eta zineman. Kimikaria lanbidez, antzerkia eta musika izan dira bere zaletasunak batez ere. 1945ean, euskal musika eta dantzen jaialdia antolatu zuen. Berak bultzatu zituen Haur musika pedagogia ikastaroak, Gipuzkoako abesbatzen eskola arteko jaialdia, Gipuzkoako organo jaialdia, bai eta Donostiako Jazz jaialdia ere. Maitea abesbatzako lehendakaria (1974) eta ohorezko bazkidea. Euskal Dantzarien Biltzarreko sortzaile eta lehendakaria, Easo abesbatzako lehendakaria, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko lehendakaria (1982).
Funtsan 108 partitura biltzen dira, 12 metodo, musika eta kultur kudeaketarekin erlazionatutako dokumentu ugari, argazkiak eta soinu grabazioak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A54
- Izenburua: Imanol Olaizola
- Datak: ca. 1901 – 1971
- Tamaina eta euskarria: 0,60 m. (4 kutxa, 147 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Olaizola, Imanol (1920- )
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Euskal musika sustatzailea, abeslari, aktore eta eszena zuzendari afizionatu gisa aritu izan zen antzerki, irrati eta zineman. Kimikaria lanbidez, antzerkia eta musika izan dira bere zaletasunak batez ere. 1945ean, euskal musika eta dantzen jaialdia antolatu zuen. Berak bultzatu zituen Haur musika pedagogia ikastaroak, Gipuzkoako abesbatzen eskola arteko jaialdia, Gipuzkoako organo jaialdia, bai eta Donostiako Jazz jaialdia ere. Maitea abesbatzako lehendakaria (1974) eta ohorezko bazkidea. Euskal Dantzarien Biltzarreko sortzaile eta lehendakaria, Easo abesbatzako lehendakaria, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko lehendakaria (1982) eta Eusko eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea (1980-1985) Gipuzkoatik.
- Sarrerari buruzko datuak: Imanol Olaizolak 1995ean berak gordetzen zuen musika dokumentazio zati bat dohaintzan eman zuen. 2013ko irailean sarrera berriak egon ziren (dokumentazioa eta diskoen bildumak batez ere), bere helbidetik bai San Telmo museotik ere.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Bilduman 108 partitura biltzen dira, 12 metodo, musika eta kultura kudeatzaile gisa izandako jarduerak sortutako dokumentazioa, argazkiak eta soinu grabazioak.
- Antolamentua:
A. Biblioteca musical – Partituras
B. Biblioteca – Monografías, Folletos, Revistas
C. Escritos y entrevistas
D. Documentación – Diputación Foral de Gipuzkoa
E. Documentación – Consejo General Vasco
F. Documentación – Gobierno Vasco – Delegación de Cultura
G. Documentación – Música
H. Documentación – Danza
I. Documentación – Teatro – Antzerti
J. Documentación – Cine – ETB
K. Documentación – Auditorio Anoeta
L. Programas de concierto – Catálogos comerciales
M. Fotografías
N. Registros sonoros
O. Objetos - Eskuratzekoak: 2013ko irailaren 20an, Imanol Olaizolaren etxetik jasotako disko bildumaren zati bat sartu zen (41 single, 18 EP eta 181 LP) bai eta administrazio dokumentuez betetako 11 kutxa ere. Aurretik San Telmo museoan utziak zituen diskoen hautaketa bat ere jaso zen.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa. 2013an sartutako dokumentazioaren inbentarioa egitear dago.
ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA
- Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Imanol Olaizolaren etxean musikarekin erlazionatutako dokumentazio egon daiteke oraindik.
- Bibliografia: OLAIZOLA, Imanol. “Desde la amistad al País”. In: Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, LXVI, 2. zenb., 2010, or. 357-369
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Imanol Olaizola, Imanol (1920- )
- Gaiak: Arte eszenikoak / Musika jaialdiak / Musika kudeaketa / Soinu grabazioak