FUNTSA A49 – FAUSTINO ARREGUI
Faustino Arreguik (Donostia, 1904 – Donostia, 1964) 1930ean ekin zion abeslari karrerari. Badirudi hamarkada hartan bertan jazban batean parte hartu zuela. Buenos Aires-i dedikatutako hainbat partitura daude fondoan ca. 1936-38; hortaz ondorioztatu daiteke 1936an Argentinara joan zela eta 1946an itzultzea. Hainbat zarzuela konpainietan parte hartu zuen, disko ugari grabatuz. Fondoan partiturak eta zatiak aurki daitezke, eskuidatzitako kopiak, jazbanaren errepertoriokoak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A49
- Izenburua: Faustino Arregui
- Datak: c.1935 – 1938
- Tamaina eta euskarria: 88 unitate dokumental
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Arregui, Faustino (1904-1964)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Zarzuelaren eremuan karrera distiratsua izan zuen tenorea zen. Donostian jaioa, 1930ean ekin zion abeslari ibilbideari. Badirudi hamarkada hartan bertan jazban batean parte hartu zuela. Buenos Airesi dedikatutako hainbat partitura daude fondoan ca. 1936-38; hortaz ondorioztatu daiteke 1936an Argentinara joan zela eta 1946an itzultzea. Hainbat zarzuela konpainietan parte hartu zuen, hainbat disko grabatuz. 1964an Donostian zendu zen.
- Sarrerari buruzko datuak: 1980an Donostiako Koruko Ama Birjinako parrokiako sakristiatik fondoa jaso zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoan partiturak eta zatiak aurki daitezke, eskuidatzitako kopiak, jazbanaren errepertoriokoak.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiarra
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Faustino Arregui (1904-1964)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián / Buenos Aires
- Gaiak: Saloirako musika / Ahots eta pianorako musika / Herri musika