FUNTSA A47 – Eusko Ikaskuntza
Eusko Ikaskuntza izaera pribatua duen erakunde zientifiko – kulturala da. 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundien eskutik sortu zen eta euskal kulturaren garapenaren tresna egonkor eta iraunkorra izatea zuen xede. Eusko Ikaskuntza bere kideek osatzen dute, mundu osoan zehar kokatzen direnak. 2015 urtea arte, bazkideak atal zientifiko ezberdinekoak ziren, eta Musika Saila ere bazegoen.
Funtsean Eusko Ikaskuntzak musikaren eremuan izandako jarduera zientifikoa biltzen du. Aipagarriak dira 1936 urtearen aurretik sustatutako musika argitalpenak, antzinako musikako transkripzioak, musika sailari buruzko dokumentazioa bai eta musikarekin erlazionatutako proiektu eta ikerketa lanak.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
. Erreferentzi-kodea: ES RE A47
. Izenburua: Eusko Ikaskuntza (Musika)
TESTUINGURUA
. Sortzailearen izena: Eusko Ikaskuntza
EDUKIA ETA EGITURA
. Eskuratzekoak: Funts irekia
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
. Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
. Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik