Tomas Mujica Gaztañaga

(1883-1963)

Sinfonia “Alma Uruguaya”, Tomas Mujicaren eskuidatzia, 1919

EZKUZ IDATZIZKO OBRAK

Tomas Mujicaren Preludio para piano, Montevideo, 1929

IMPRIMATUTAKO OBRAK

Tomas Mujicaren Apuntes para el estudio de La Armonia

DIDAKTIKA

La mejor música del mundo, partitura bilduma, Igo. liburukia, New York, 1918

MUSIKA-BIBLIOTEKA

FUNTSA A44 – TOMAS MUJICA GAZTAÑAGA


Tomas Mujica (Tolosa, 1883 – Tacuarembo, Uruguay, 1963). Felipe Gorritirekin hasi zituen musika-ikasketak Tolosan eta gero Eduardo Mokoroarekin jarraitu zituen, eta Madril, Barcelona eta Bruselan musika ikasten jarraitu zuen. 1913an “El Diapason” musika-banda sortu zuen Tolosan. Urte honetan Montevideora joan zen eta Uruguain bizi izan zen harrezkero hil arte. Montevideon “Felipe Gorriti” ikastetxea sortu zuen, eta pianoa, harmonia eta konposizioa irakasten aritu zen urte askoan. 1944an Tacuaremboko Kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten  eta bertako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari lanetan ere ibili zen.
Fondoan berak sortutako partiturak aurkitzen dira, horietatik 79 eskuidatziak, piano eta ahotserako inprimatutako partiturak, bai eta “La mejor música del mundo” (N.Y. 1918) partituren bildumaren 10 ale.
El fondo contiene las partituras musicales de su creación, 79 de ellas manuscritas, partituras impresas para piano, canto, así como 10 vols. de la colección de partituras “La mejor música del mundo” (N.Y., 1918).

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A44
  • Izenburua: Tomas Mujica Gaztañaga
  • Datak: ca. 1901 – 1953
  • Tamaina eta euskarria: 13 kutxa (ca. 208 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Mujica Gaztañaga, Tomas (1883-1963)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1883an jaio zen Tolosan. Felipe Gorritirekin hasi zituen musika-ikasketak Tolosan eta gero Eduardo Mokoroarekin jarraitu zituen. Gipuzkoako Diputazioaren beka bati esker Madrilgo Kontserbatorioan sakondu zituen ikasketak, eta han Harmonia, Pianoa eta Organoko lehengo sariak eskuratu zituen. Beste beka bati esker, Bartzelonan izan zen Enrique Morerarekin konposizioa ikasten. Aurrerago, Paul Gilsonekin sakondu zituen bere ezagutzak Bruselan. Handik itzuli zenean, 1913an “El Diapason” musika-banda sortu zuen Tolosan, eta Eibarreko banda-lehiaketan lehengo saria eskuratu zuten. Urte berean bandarako sortutako “Tolosa” obrak Tolosako Euskal Jaietan saria irabazi zuen. 1913 urtean Montevideora joan zen eta Uruguain bizi izan zen harrezkero hil arte. Montevideon “Felipe Gorriti” ikastetxea sortu zuen, eta pianoa, harmonia eta konposizioa irakasten aritu zen urte askoan. Koral eta musikaren historiako irakasle ere izan zen San Martineko Liceo Zorrilla-n. 1944an Tacuaremboko Kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten, eta herri hartan musika arloan lan handia egin zuen. Eskolak emateaz gain, Tacuaremboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari lanetan ere ibili zen. Tomas Mugika oso musikari estimatua izan zen Montevideoko Euskal Etxean.
    Orkestrarako obrak, ganberakoak, musika erlijiosoa, eszenikoa, etab. idatzi zituen. Euskal Herriaren oroitzapenak, alde batetik, eta Uruguaiko musikaren eragina, bestetik, nabari dira lan askotan. Hainbat obrak sariak ere lortu zituen. Pasodoble, milonga eta kandonbeez gain, beste obra hauek ere egin zituen: korurako “Oroitz bat Tolosari” (1905) eta “La romería de la aldea”; pianorako, “Euskal Erria” eta “Preludio”; “El Cumurú”; orkestrarako, “Mosaico criollo”, eta “Ayacucho”, poema sinfonikoa. Azkena Montevideoko Legebiltzar Jauregian estreinatu zen 1930eko uztailaren 18an, independentziaren lehengo mendeurrenaren ospakizunetan.
    Tomas Mugika Tacuarembon hil zen 1963an.
  • Historia artxibistikoa: Fondoa Mª Eugenia Mujica Mujica bere alabaren Tacuarembo-ko (Uruguay) etxean zegoen. Eresbilek bere gain hartu zituen bidalketa gastuak.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1993an Konpentsatutako lagapena

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoan berak sortutako partiturak aurkitzen dira, horietatik 79 eskuidatziak, piano eta ahotserako inprimatutako partiturak, bai eta “La mejor música del mundo” (N.Y. 1918) partituren bildumaren 10 ale.
  • Antolamentua:
    Honako ataletan banatzen da:
    . T. Mujica-ren eskuidatzitako partiturak
    . Inprimatutako partiturak
    . Musika liburutegia
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Bibliografia: ANSORENA, José Luis. “Características de Musikaste 93”. Kantuz (1993), nº13, p.1-3.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Tomas Mujica Gaztañaga (1883-1963)
  • Lekuak: Tolosa / Montevideo / Tacuarembo
  • Gaiak: Koru musika / Ganbera musika / Orkestrako musika / Piano musika / Ahots eta pianorako musika