Jose Rada

(1947-1990)

Juan Hidalgo (1614-1685)

Niño Dios, las flechas. Cuatro al Nacimiento

Georg Philipp Telemann (1681-1767)

 Il Pregio del l’ignoranza, ober Die BabBeige wird zu mehrerer gemuths-gegekung ben der opera Don Quixot

FUNTSA A43 – JOSE RADA 


 

José Rada (Madril, 1947 – Vitoria-Gasteiz, 1990) , ikertzailea eta interpretea, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioak egin zituen musika ikasketak. 1968an organoko diploma lortu zuen, Karrera Amaierako Ohorezko Saria eman zioten.   Madrilgo Ciudad Universitaria elizako organista izan zen. Bere ikasketak Alemanian hobetu zituen, Humboldt Fundazioaren bekarekin, eta 1974an Hamburgoko Unibertsitateko Musika Fakultateko Klabe Diploma lortu zuen. Aintzinako musikako ikastaroak egin zituen eta Reinveqk luthertar elizako abeslaria izan zen (Hamburgo). 1983an Gasteizko “Jesús Guridi” Musika Eskolan klabe eta ganbera musika klaseak ematen hasi zen. 1985az geroztik, Capilla Peñafloridako zuzendaria izan zen. 1990eko abenduaren 12an zendun zen. XVII eta XVIII. mendeko 87 musika obra, 34 mikrofilme biribilkitan kopiatuak.  Orokorrean musika eskuidatziak dira baina badago edizioren bat ere. Aipagarriak dira Juan Durango de los Arcos-en partiturak.  Mikrofilm hauek guztiak berak Escorial-eko Monastegian, Biblioteka Nazionalean eta Alemaniako liburutegietan egindako ikerketan fruituak dira.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A43
  • Izenburua: Colección de microfilmes José Rada Sereno
  • Datak: ca. 1960 – 1985
  • Tamaina eta euskarria: 35 mm mikrofilme 34 biribilki

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Rada Sereno, José (1947-1990)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: José Rada, interpretea eta ikertzailea, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioak egin zituen musika ikasketak. 1968an organoko diploma lortu zuen, Karrera Amaierako Ohorezko Saria eman zioten. Madrilgo Ciudad Universitaria elizako organista izan zen. Bere ikasketak Alemanian hobetu zituen, Humboldt Fundazioaren bekarekin, eta 1974an Hamburgoko Unibertsitateko Musika Fakultateko Klabe Diploma lortu zuen. Aintzinako musikako ikastaroak egin zituen eta Reinveqk luthertar elizako abeslaria izan zen (Hamburgo). 1983an Gasteizko “Jesús Guridi” Musika Eskolan klabe eta ganbera musika klaseak ematen hasi zen. 1985az geroztik, Capilla Peñafloridako zuzendaria izan zen. 1990eko abenduaren 12an zendun zen.
  • Historia artxibistikoa: Mikrofilme bilduma Gasteizko Jesús Guridi Musika Eskolan gordetzen zen. José Radaren heriotzaren ostean funtsa Eresbilera eraman zen. 1994an funtsaren inbentarioa Knosys-en egin zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Lagapena 1992an egin zen

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: XVII eta XVIII. mendeko 87 musika obra, 34 mikrofilme biribilkitan kopiatuak. Orokorrean musika eskuidatziak dira baina badago edizioren bat ere. Aipagarriak dira Juan Durango de los Arcos-en partiturak. Mikrofilm hauek guztiak berak Escorial-eko Monastegian, Biblioteka Nazionalean eta Alemaniako liburutegietan egindako ikerketan fruituak dira.
  • Antolamentua: Currens zenbakiak
  • Eskuratzekoak: Funts itxia

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: 2005eko ekainean katalogo informatikoa egin zen Absys-en.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Originalak honako lekuetan gordetzen dira: Monasterio del Escorial, Biblioteca Nacional, Staats-und-Universitäts-Bibliothek (Hamburgo), Staatsbibliothek ( Berlin), Stiftung PreuBischer Kulturbesitz Staatsbibliothek (Lahn) eta Herzog-August-Bibliothek (Wolfenbüttel).

GAKO-HITZAK

  • Lekua: Hamburgo / Madril / Gasteiz
  • Gaiak: XVII m.ko musika / XVIII m.ko musika / Erlijio-musika