FUNTSA A39 – Sabino Ruiz Jalón
Sabino Ruiz Jalón (Logroño, 1902 – Bilbao, 1985). Kritikoa, musikologoa eta konpositorea. Oso gazte zelarik, bere familia Bilbora joan zen bizitzera. Bizkaiko musika akademian hasi zituen ikasketak eta bizkaiko kontserbatorioan jarraitu zituen.1923an Bordelera joan zen. 1925ean “La noche” egunkariko erredakzioan lanean hasi zen musika kritikari gisa eta aurrerago “El Liberal”–ean. 1933an “Norte” aldizkaria sortu zuen. Hainbat egunkari eta irratietako musika kritikaria izan zen (Radioa Bilbao eta Radio Popular); “La Gaceta del Norte” aldizkariko kritikaria zenean zendu zen.
Fondoan autorearen 62 partitura daude, eskuz idatziak gehienak, 28 beste autoreena (inprimatutakoak), 16 musika liburu eta 6 dokumentazio dossier.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A39
- Izenburua: Sabino Ruiz Jalón
- Datak: 1902 – 1985
- Tamaina eta euskarria: 0.50 m (7 kutxa, ca. 112 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Ruiz Jalón, Sabino (1902-1985)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1902an jaio zen Logroñon eta haur zela Bilbora joan zen bizitzera. Musikako Academia Vizcaina-n ikasi zuen eta gero Bilboko Kontserbatorioan sartu zen eta konposizioa landu zuen Armando Marsick-ekin. Ondoren, musika-ikasketak sakondu zituen Andres Isasi musikagilearekin lehendabizi eta gero, Joseph Thibaud-ekin Parisen. “Cuatro Preludios Vascos” musika-lanak Gipuzkoako Diputazioaren saria jaso zuen 1925ean. Aita Donostiaren lagun handia izan zen. 18 urterekin “La noche” arratsaldeko egunkarian lanean hasi zenetik, musika-kritika lanetan eman zuen bere bizitza osoa, “La Gaceta del Norte” egunkarian eta Bilbo Irratian eta Bilboko Herri Irratian. Orkestra zuzendaria izan zen. Musikagile lanetan, bi zartzuela, ganbarako musika, baleta eta musika sinfonikoa idatzi zituen (El atalayero de Machichaco, Capricho Ibérico…). 1985ean zendu zen Bilbon.
- Sarrerari buruzko datuak: 1991ko ekainaren 5ean José Manuel Ruiz-ek dohaintza egin zuen. 2002ko azaroaren 25ean sarrera berriak egon ziren.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: El Fondoak autorearen 62 partitura ditu, eskuidatziak gehienak, beste autoreen inprimatutako 28 partitura, musikako 16 liburu eta dokumentazio 6 dosier.
- Antolamentua: Funtsa 4 ataletan sailkatzen da:
A: Sabino Ruiz Jalón-en lanak
B: Beste egileen lanak
C: Liburutegi musikala
D: Dokumentazioa
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Egile-eskubideak kontsultatu. Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Euskara nagusiki; eta zenbait dokumentu galegoz eta euskaraz
- Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa Beatriz Balerdik egin zuen Knosys-en 1997an. 2002an katalogo informatikoa Esti Eizagirrek egin zuen.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Sabino Ruiz Jalón (1902-1985)
- Lekuak: Bilbao
- Gaiak: Ganbera musika / Balleta / Pianorako musika / Ahots eta pianorako musika