Enrique González Arroitajáuregui

(1898-1990)

E. G. Arroitajáuregui-ren Aquelarre, poema sinfonikoa 1920

E. G. ARROITAJAUREGUI-REN LANAK

J. Menéndez-en Nota bene, hari-laukotearentzat, 1912

LIBURUTEGI MUSIKALA

Compostelako Done Jakue-ko Udal Banda (Kartela, 1971)

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A37 – Enrique González Arroitajáuregui


 

Enrique González Arroitajáuregui (Durango, 1898- Zarautz, 1990). Solfeoa Secundion Esnaolarekin ikasi zuen eta gero harmonia eta konposizioa Beltran Pagolarekin.
Oso gazte zela Donostiako Bandan jotzen hasi zen eta 25 urte zituela Zarauzko Udal Bandako zuzendari izendatu zuten eta bertan izan zen 1936 arte. Gero Gernika, Mierza eta Estradako (Pontevedra) bandak zuzendu zituen eta bertan egon zen 1968 arte, erretiroa hartu arte 70 urterekin. Zarautza itzuli zen eta konposizio-lanetan aritu zen nagusiki.
Fondoak berak eskuz idatzitako musika konposizio ditu: sinfonikoak, koralak, ganberakoak, operetak eta bandakoak, bai eta hainbat euskal autoreen ahots musika, erlijio musika eta dokumentazioa. Laburpena: 96 eskuidatzitako partiturak, 53 inprimatutakoak, 3 programa, 4 libreto, 5 aldizkari, gutun 1, marrazki 1 eta argazki 1.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A37
  • Izenburua: Enrique González Arroitajáuregui
  • Datak: 1898 – 1990
  • Tamaina eta euskarria: 0,6 m (4 kutxa, ca. 165 unitate dokumenta)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: González Arroitajauregui, Enrique (1898-1990)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: 1898ko apirilaren 9an Durangon jaio zen. Bi urte zituenean, familia Donostiara joan zen bizitzera eta bertan hasi zituen ikasketak. Solfeoa ikasi zuen Secundino Esnaolarekin eta gero harmonia eta konposizioa Beltran Pagolarekin. Oso gazte zela hasi zen oboea jotzen Donostiako Bandan eta 25 urte zituela Zarauzko Udal Bandako zuzendari izendatu zuten eta bertan izan zen 1936 arte. Zarauztik Gernikara ihes egin zuen eta bertako musika-bandako zuzendari izan zen. Gernikatik ere ihes egin behar izan zuen Mierzara. Ondoren, Estradako (Pontevedra) bandako zuzendari izan zen 1968 arte. 70 urte zituela hartu zuen erretiroa. Zarautza itzuli zen eta konposizio-lanetan aritu zen nagusiki. 1990eko urtarrilaren 24an hil zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Fondoa 1990eko abenduaren 24an Eresbilen sartu zen. 1991ko otsailaren 6an eta martxoaren 8an sarrera berriak egin ziren.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoak berak eskuz idatzitako musika konposizio ditu: sinfonikoak, koralak, ganberakoak, operetak eta bandakoak, bai eta hainbat euskal autoreen ahots musika, erlijio musika eta dokumentazioa. Laburpena: 96 eskuidatzitako partiturak, 53 inprimatutakoak, 3 programa, 4 libreto, 5 aldizkari, gutun 1, marrazki 1 eta argazki 1.
  • Antolamentua: Currens zenbakien arabera antolatzen da, lehenik Enrique González Arroitajáureguiren musika obra kronologikoki sailkatuta, beste autoreen konposizioak alfabetikoki sailkatuak eta dokumentazioa amaieran.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gaztelera, euskara eta latina
  • Deskribapenerako baliabideak: 1991ko martxoa eta abendua bitartean Jon Baguesek Filemakeren egiten du inbentarioa. 1992ko apirilaren 28an Jon Bagüés-ek 4 fitxa berri gehitu zituen eta 1994ko martxoaren 1ean 5 gehiago. Bestalde, 1992ko abenduaren 30ean Pello Leiñenak 7 fitxa berri gehitu zituen eta 1994ko uztailaren 9an beste bat.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Enrique González Arroitajáuregui (1898-1990)
  • Lekuak: Zarauz Zarautz / Estrada
  • Gaiak: Ganbera musika / Musika lirikoa / Bandarako musika / Orkestrarako musika / Sinfoniak